Gaurko programan TikTok enpresaren aurka aurkeztutako demandari buruz hitz egin dugu, plataforma nerabeen osasun mentalean eragin zitzakeen kalteen jakitun zela azalduz, erabiltzaileak katigatuta mantentzea lehenetsiz. TikTok enpresak berak aitortzen dituen arazoei aurre egiteko dituen aukerak aztertuko ditugu. Espainiako Gobernuak telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko hartu dituen neurri berriak ere aipatu […]
Eguna: 2024-10-21
Iragan asteazkenean oso bisita interesgarria izan genuen Bilbo Hiria irratian, izan ere, Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren baitan, munduko 13 komunitatetatik etorritako 18 hizkuntza-aktibistaren bisita jaso genuen. Irailaren 20an heldu ziren Euskal Herrira eta sei astez ibiliko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin, haien esperientziak […]
Bizipoza elkartearekin elkarlana abiatu dugu eta Bizipoztu Bilbo Hiria Irratiarekin saioa martxan jarri dugu: astero-astero elkartean osatzen duen elkarte bat ezagutuko dugu. Asteon Biak Bat elkartearen txanda da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dituzte eta Josunek kontatu dizkigu egiten duten lanari buruzko nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241015_josune_bizipoza.mp3 Deskargatu hemen.
