Guggenheim Urdaibai Stop herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Gernikan. Eider Gotxi ekimeneko ekintzailearen hitzetan, beharrezkoa da manifestazioa egitea auziari oihartzuna emateko eta auzia salatzeko. Gotxiren hitzetan, kontraesan asko dituen proiektua da Urdaibain eraiki nahi dutena eta argi dute onurak baino kalteak izango direla eskualdean. Manifestazioa Gernikako Pasialekutik abiatuko […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Georges Abdallak libanoarra. Europan espetxean urte gehien daramatzan pertsona: aurten 40 urte beteko ditu. Bestalde, erreportajea ikastetxeetako patio eta azpiegituren eraldaketeei buruz. Bukatzeko, Leire Vargasek Eztizen Artola elkarrizketatu du.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241017_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo izan dira. Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko “klasiko garaikide bat” bilakatua da jada liburua. Euskaldunontzat, alde batetik, guk geuk gure hizkuntzaz gain, euskaldunon tradizozko […]