Sei urteren ondoren bueltan da Izaki Gardenak (Jon Basaguren) taldea, disko berria besapean iritzi dira azokara, eta gu jakin-minez, gonbidatu dugu gurera. 2018an Dena oskol izan zen Izaki gardenak utzi zigun disko ederra. Ondoren Beste proiektu batzuetan ibili dira murgilduta. Orube du azken lanak izena. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_izaki_gardenak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsotan POTTO, prosa eta kantu errimatua! Abenduaren aurreneko balan, Busturialdeko txapelketa ezagutzera hurbildu gara, eta Koldo Gezuraga bertsolaria kazetari-lanetan jarri. Errigoitiko Ikuilu txokoan izan zen Busturialdeko txapelketaren 3. kanporaketa entzungai izango da, aukeraketa diktatorialean. Zapatuan, Gernikako Astran izan zen final handian, txapeldun, señora: Onintza Enbeita Maguregi Biba Lilibertso! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241203_potto_erigoiti.mp3 Deskargatu […]

Hasteko The Dare taldearen rock oinarrizkoa baina ukitu elektronikoen laguntzarekin, euren What’s wrong with New York diskoan bildu dituzten piezak rock energiko eta gihartsua erakusten dute, aspaldiko Art Brut britaniarrak datozkigu burura, abesteko duten moduagatik ezezik abestien fakturazioagatik ere. Abaildua bazoaz, jarri disko hau eta zinez esnatuko zaitu. OTOI hainbat […]

Sarean Zehar programa albisteen atalarekin hasi dugu. Bertan, La Vanguardia eta The Guardian egunkariek X. sare soziala uzteko hartu berri duten erabakiari buruz aritu gara. Mugimendu horrek plataforman zer eragin duen aztertu dugu eta komunikabideak irakurleekin konektatzeko erabiltzen ari diren aukerak aztertuko ditugu. Nazioartean, funtsezko bi gai nabarmendu ditugu: Europan […]