Urteroko zita du Deustuk AFERAK bertso-dinamikarekin, Elorri bertso-eskolak antolatutako dinamika da eta bihar emango diote hasiera. Maite Sarasola bertsolari eta bertso-eskolako irakasleak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aurten berrikuntza batekin dator dinamika, izan ere, lehiaketa moduan egingo duten lehen aldia da eta finalean saio bakoitzeko onenek abestuko dute. Maitek azaldu digu […]

Udako Euskal Unibertsitateak Txiotesia lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du, eta gaur jokatuko da. Zuriñe Etxanobe lehiaketako koordinatzailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkiko xehetasun guztiak. Bere hitzetan, ikertzaile euskaldun gazteei ikusgarritasuna eman eta euskarazko ikerketa sustatzeko balio du. Lehiaketa X/Twitter edo Mastondon sare sozialetatik egin daiteke, eta […]

Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. June Fernandezekin hizketan. Solasaren ondoren, Celeste Agüero musikariaren ahotsaz gozatzeko aukera izan dugu. Gurasotasunean aholkularia da Nahia Alkorta, eta amatasun feministei buruz […]

Maite Aizpurua eta Garazi Navasek irabazi dute 2024ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria. “Adarbakarra eta soinujolea” diziplina arteko proiektua osatzeko baliatuko dute irabazitako saria. Maite Aizpuruak kontatu dizkigu xehetasun gehiago eta bere hitzetan, proiektuak musika, literatura eta antzerkia uztartuko ditu.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_maite_aizpurua.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol ala Eskirol izan, ondo etorri. Ordubeteko tartea duzu, auto elektrikoen burrunba ixilean. Mungia BHI eskolakoen proiektua ezagutuko dugu, Joseba Urazurrutiaren ahotan; ikasle-irakasle taldeek EUSKELEC txapelketa dute maiatza bukaeran. Eskolan diseinatutako eta eraikitako auto elektrikoarekin txapelketa handia jomuga! Maite Sarasola, Aerobik irakasleak, Bittor, musika ederra… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240509_kirol_eskirol_motor_elektrikoa.mp3 Deskargatu hemen.

Ertzaintzak asteartean hustu zuen Otxandategiko eremua; ekintzaileak Berangoko lurrak uztera behartu diztuzte. Ilargi Otxantegi Herri Lurreko kidea izan dugu telefonoaren beste aldean, eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Gainera, bertsotan agurtzera animatu da.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240510_ilargi_otxantegiko_kanporatzea.mp3 Deskargatu hemen.

“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak. […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Olatukoop, izan ere, aurten bete ditu hamar urte ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duen kooperatibak. Bestalde, Ghayath Almadhoun poeta palestinarraren elkarrizketa ere ekarri dugu; egun Alemanian bizi da eta bere poesiak ia 30 hizkuntzatzan itzuli dira. Bukatzeko, Iruñeko pastorala; bigarren saioa egingo dute […]