Duela astebete kaleratu zuen talde bermeotarrak “Inertzia” abestia, urtarrilean kaleratu zuten “Estali Nituen” abestiaren segida. Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak osatu zuten taldea 2015. urtean eta segidan batu zitzaizkien Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juez. Bi abesti berriak EP batean batu dituzte eta jada kontzertuak egiten hasi dira, hurrengoa maiatzaren […]

Euskal Herriko mugimendu ekologistak krisi ekosozialari aurre egiteko”Jauzi Ekosoziala” eragilea aurkeztu dute asteburuan. Hodei Rodriguez kideak eman dizkigu eragilearen nondik norako gehiago. Azaldu digu, prozesu luze baten ondorioa izan dela eragilearen sorrera eta beso zabalik jasoko dutela taldera batu nahi duen edonor. Gaineratu du laster ekintzekin hasiko direla eta lehena […]

Saioaren lehenengo zatian, Europak ikertzen ari dituen kontuei buruz hitz egingo dugu. Zehazki, TikToken aurka, Lite zerbitzuaren puntu irabazteko programari buruz. Datuak Babesteko Europako Batzordeak ere bere iritzia eman du ‘Ordaindu edo onartu’ mezuei buruz, plataformek hirugarren bide bat eskaini beharko luketela esanez. Google buruz ere hitz egingo dugu Google […]

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan […]

Mendia eta literatura; biko santua “Izarrak eta haitzak” liburua ardatz, Karlos Aretxabaleta “Txapel” idazlearekin aritu gara mendian zehar. SUA argitaletxearen eskutik heldu zaigu 20 mendizaleren errelatoak biltzen dituen liburua, mendiko pasadizoak, prestaketa bideak, tontorrera heltzeko ajeak… Saioan kolaboratzaile handiek ere parte hartu dute, eta musika onarekin bat izan ditugu Aerobik […]

Bertsozale potopsikotiko-depresiboek badute asteroko botika, fresko-freskoa. Urduliz bisitatu eta… apirilaren 20an izan zen Bizkaiko Taldekako txapelketaren saioa ekarri dugu. Bi talde izan ziren buruz-buru Urdulizeko Txiberri eta Basartena tabernetan. DURANGALDUEK eta PIRATAK kantuan PLENTZIA-GORLIZ-LEMOIZ ETA URDULIZ herrietako PIRATAK: Joanes Igeregi, Maddalen Markaida, Jon Etxeberria “Txontxe”, Gabi Basañez, Peru de Pedro […]

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea. Orain gutxi harro eta pozik jakinarazi du taldeak amaiera; izan ere, administrazioari pasa diote kartzeletan euskara eskolak emateko lekukotza. Ander Artola eta Erlantz Ibargurengoitia izan ditugu gurean eta […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Zuberoako Maskaradak; izan ere, aurten estreinakoz figura nagusia, Kabana Handia, emakumezkoa izan da. Bestalde, genero disidenteak eta euskara uztartuta erreportajea ondu du Olaia Garaialdek. Bukatzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Peio Ormazabal eta Beñat Aldalurren elkarrizketa izan dugu mintzagai.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240502_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.