Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun […]

Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa aurkeztu berri dute. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakutsi ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo da Lautan Hiru: guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira, eta Euskal Herriko Antzerkizale […]

Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250125_NorbaitHildaHemen_09.mp3 Deskargatu hemen.

Izaki Gardenak taldea berriz ekin diote bideari, atsedenaldi luxe baten ondoren, zeinean proiektu pertsonalak garatu dituzten, Orube izeneko diskoa kaleratu dute. Diskoan taldeak beti erakutsi duen pultsua aurkituko duzue, abesti biribilak eta basamortu bateko giro erregarriak, ernegarriak. Disko ederra oraingoan ere. Aurreko saioan bisita egin zigun Mount Eerie taldeak eta […]

Saio honetako albisteen atalean, gaurkotasun teknologikoaren funtsezko bi albiste aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, TikTok AEBetan aldi baterako etetea eztabaidatu genuen, ByteDance-ri bere operazioak herrialdean saltzea eskatzen dion lege bat onartu ondoren, erabiltzaileen datuen segurtasuna bermatzeko. Neurri horren eragin politikoa, luzapena emateko Donald Trumpen esku-hartzea eta pribatutasunaren, segurtasun nazionalaren eta […]

“Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan” lana argitaratu berri du UEUK. Zenbatetan entzun dugu gaur eguneko gazteak ez dutela inolako interesik, berekoiak eta indibidualistak direla. Belaunaldi berrien iruditeri hori aztertzeko asmoz Ane Larrinaga Renteria, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Iker Iraolak ondu dute lana. […]

Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, EHGAMek hotelaren itxiera eskatu du gaur, hainbat eragilerekin batera emandako prentsaurrekoan. Gai onen bueltako xehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta bertako Gabrik emandako azalpenak entzun ditugu. Hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuta, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko […]

Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, […]