Gaur Mount Eerie taldearekin irekiko dugu saioa. Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musika proiektua da. Elverum Microphones taldea sortu zuen lehenago eta banda horrekin Mount Eerie izeneko diskoa argitaratu ostean, Elverum-ek iragarri zuen ez zuela gehiago Microphones izengoitia erabiliko, eta Mount Eerie izena ezarri zion bere egitasmo berriari. Anacortesen, […]

Atal honetan, Gabonen ondoren, 2025eko CES ekitaldiak utzi dizkigun nobedade nagusiak aztertuko ditugu. Nabarmenena NVIDIAren RTX 50 seriea eta DLSS 4 teknologia berria merkaturatu izana izan da, errendimendu grafikoan hobekuntza nabarmenak dakartzana. Metako sare sozialek komunitatearen oharretan oinarritutako moderazio-eredu baterantz aldatuko dutela ere komentatzen dugu, horren kausa posibleei buruz hitz […]

Gure Esku plataformarentzat urte erabakigarria izango da burujabetzan aurrera egiteko, eta horretarako baldintza egokiak daudela uste du. Burujabetza lortzeko bidean herritarren mobilizazioa ezinbestekotzat jota, herrialde batzarrak antolatu ditu, ekainaren 7an egingo den manifestazioa prestatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250113_gureesku.mp3 Deskargatu hemen.

Urte berriarekin batera, guk irratia bizipozten jarraitu nahi dugu. Asteon Ndank-Ndank elkartea ezagutu dugu eta Eli Dominguezekin aritu gara solasean. Senegaldar eta euskaldunez osatutako elkartea da, 2011. urtean Bergaran sortua, eta bi komunitateen elkarrekintza eta kulturartekotasuna dituzte helburu. Elkartearen baitan dauden proiektuak, pertsonak eta bitxikieriak kontatu dizkigu Elik. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250110_eli_ndank_ndank.mp3 Deskargatu […]

Lanaldia laburtzeko erreforma izan dugu hizpide gaurko saioan. Lanaldia astean 37,5 ordura laburtzeko erreforma azken urte osoan zehar negoziatu du eragile sozialekin Yolanda Diazen Lana eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Enpresaburu ordezkariak ados jartzeko borondate ezaren ondorioz, CCOO eta UGT sindikatuekin egindako akordioa aurkeztu dute gabonak baino arinago, orain Ministro Kontseiluak […]

Gaurkoan, adimen artifiziala mahaigaineratu du Josuk, gizartean izango dituen eragin posibleak aztertzeko, Juan Luis Zabalak idatzitako Dimisioa nobela abiapuntutzat hartuta. Nobela utopiko/distopiko horretan azaltzen da nola, adimen artifizialaren garapenaren testuinguruan, gizakiok amore ematen diogun gauza asko aldatzeari, garapenari, ekinbideari, adimen artifizialak gidatutako gobernu bati agintzen utzita… Beldurrak eta susmoak egon […]

Gorka Peñagarikanorekin batera ARGIA astekariaren urteko lehen errepasoa egin dugu. Azalean, Garazi Murua futbolari gazte algortarra eta orain arte Athleticeko kapitaina izandakoa. Lesio baten ondorioz, erretiroa hartu du 30 urterekin eta ikasketak amaitu eta lanean hasteko gogotsu dagoela ere esan dio Onintza Enbeitari. Barrualdean, Tolosako Laskorain ikastolak ezarritako ebaluazio modu […]

Pilt taldea Rafa Rueda, ahotsa eta gitarra, David González, baxua, Aitor Abio, teklatuak eta Xanpe, bateria. Bueltan da taldea, aurreko urtean kantu pare bat aurreratu ondoren, 2024ko abenduan sei kantuz osatutako Balak Airean lana argitaratu dute. 1995ean argitaratu zuten lehenengo lana eta azken diskoa duela 20 urte atera zuten. Alabaina, […]

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia bigarren zatia duzue entzungai. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, […]

Astor Piazzolla Bandoneonista eta konpositore argentinarra, tangoa berritu, musika “garaikide” edo kontenporaneoan bihurtu eta beste estilo batzuen eraginarekin nahastuta (Piazzollaren aurretik tangoa musika oso tradizionala zela kontuan hartuta) “musika klasikoa”-ren mailan jarri zuena, orain errepertorio klasikoko parte delarik mundo osoko antzokietan musikari klasikorik onenek interpretatua. Asko esperimentatu zuen, bai arlo […]