Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakasle talde batek eratua , joan den asteburuan Bilbon aurkeztu dute manifestua, kezka asko planteatu dituzte. Teknologia digitalen erabilera arrazoitua, eskoletako klaustroetan erabakitzeko eskubidea bermatzea, irakasleenganako konfiantza berreskuratzea eta berrikuntza metodologikoa pratikara eraman aurretik kontrastatzea eskatzen du gaur Bilbon aurkeztu duten […]

Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]