Michael Kiwanukaren musikan soul eta pop soinuak kiribiltzen dira. Estudio musikari gisa hasi bazen ere, berehala heldu zion bakarkako bideari eta 2012tik aurrera bide oparoa egin du. Gaur bere azken grabazioa ekarriko dugu, Small Changes izenekoa, 2024an kaleratu zuena. Izaki Gardenak taldeak geldialdi luze baten ondoren disko berriarekin agertu ziren […]
Hilabetea: martxoa 2025
B.O.T.H 2020ko pandemian sortutako hardcore punk melodikoa jorratzen duen taldea da. Garazi , Iñigo , Imanol eta Beñatek osatzen dute taldea. Bi disko argitaratu dituzte, azkena ihesean deiturikoa. Estudiora hurbildu zaizkigu eta diskoaren nondik norakoak ekarri dizkigute. Sormen posezuaz eta taldearen ibilbideaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250318_piper_BOTH.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Mikel Remak artista gonbidatu dugu, bere lana ezagutzeko aukera izan dugu, izan ere gurean Gabriel Aresti euskaltegian interbentzioa egin du, bi mural egin ditu, atarian eta euskaltegiko sarreran. Hastapena graffitietan hasi zen. Egun irudi abstraktuak egitren ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250317_mikel_remak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Loraldia eskola ezagutzeko aukera izan dugu. 9 ikasturtetan 29 ikastetxetan, 2.600 ikaslek baino gehiagok eta hainbat kultur sortzailek parte hartu dute. Gaurkoan ekimen hau barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, horretarako loraldia eskolan parte hartzen duten bi lagun batu zaizkigu irratira. Urretxindorra ikastolako Fatima, Manex eta Gorka batu zaizkigu. “Ostikada! […]
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu, oraingoan ASPANOVAS elkartea ezagutu dugu eta Ainararekin aritu gara solasean. Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS eta boluntario batzuek 1989an eratu zuten. Kalitatezko arreta bermatu nahi du elkarteak eta hori programa eta ekintzen bidez egiten du: arreta psikologikoa, pedagokikoa eta soziala; […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo […]
Kirolaren desoreka eta eskirol izatearen magia. Biak nahastuko ditugu gaurko saioan. Arbitroen mundua ezagutuko dugu Severo Gonzalez Lekue handiarekin; kazetari NAIZtarrek beren berbaldi librea ekarriko dute; Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta ikusentzunezko gomendioa egingo digu: “Arbitroa” italiar pelikula klasikoa; Vitor Beaskoetxearen kronika; Maite Sarasolaren bertsoak… den-dena, berba goxoz eta […]
Talde berria ezagutzeko aukera dugu gaur. Besarka taldea (hirukotea) 2023ko bukaeran Irunen sortutako proiektua da. 2025eko otsailean argitaratuko du hiru abestiko EP bat: Beharrezkoa deiturikoa. Gaur Bira kulturgunean arituko dira. Ostegun arratsalde baterako plan ederra. Patxuko Nice desagertu ondoren, hura osatu zuten hiru musikarik ekin zioten musika ibilbide berriari, Besarkari, […]
Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpena izan dugu gaur eta magia izan da protagonista, Imanol Ituiño magoaren eskutik. Irratira batu zaigu magoa, goizeko eta arrastiko emanaldi bien artean, eta magiaz eta ilusionismoaz jardun dugu berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250312_imanol_ituno.mp3 Deskargatu hemen.
Nahasketak gustuko? Beercheese bertso-saio musikatua ezagutu dugu, Baigorriko Bixentainean Gazta eta garagardoa, bertsoz blai. Errimaren zaindari aritu da kantuan, hirukoa Nerea Ibartzabal Haira Aizpurua Miren Artetxe Prosari, gai-jartzaile lanetan, bikoa: Xalbat Alzugaray Amaia Castorene Musika eta erritmoaren eramaile, beste biko bat: Patxi Amulet Bastien Marianne On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250311_potto_bear_chease.mp3 Deskargatu hemen.
