Uda, literatura, hondartza, lagunartea… hobeto ezin! Erdu gurekin batera bidaia literario honetara: Palestinara doan heriotzaren trenetik SPrako tranbiara, gure herriko bazterretan geldialdi interesgarriak eginez. Bestalde, ez dira betiko garai onenak. Izan ere, Gaizkok apalategia erosi du etxean duen anabasa literarioa txukuntzeko asmoz, eta bi irakurketa baino ez dizkigu ekarri Aitziberrek. […]
Hilabetea: uztaila 2025
Bilboko Udalak gaur egindako prentsaurrekoan aurkeztu du Aste Nagusiko bi agertoki nagusien egitaraua. Itziar Urtasun Jaietako eta Berdintasuneko zinegotziak azpimarratu duenez, “ez da ausazko hautaketa izan, baizik eta publikoaren gustuak eta gure hiriaren izaera ireki eta anitza uztartzeko saiakera zaindua”.Udalaren ustez, kartelak genero berdintasuna, euskara, bertako talentua eta estilo-aniztasuna uztartzen […]
Aste Nagusian bilbainadak izango dira eguerdiro Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan. Abuztuaren 17tik 24ra bitartean 8 kontzertu izango dira eta 12:00etatik aurrera egongo dira ikusgai. Emanaldiak eskainiko dituzte: Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek. Uriko habesti herrikoiak birpasatuko dituzte eta pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak zein […]
Aste Nagusiko metal eta pop-rock erakustaldiaren 38.edizioak kartela aurkeztu du. Guztira 16 talde izango dira Bilborock Aretoko eszenatokitik pasako direnak. Programazioa 8 kontzertu bikoitzek osatuko dute eta abuztuaren 16tik 23ra izango dira, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrerak libreak izango dira lekua bete arte. Aurtengo edizioan 85 talde zein artistek eman dute […]
Bilbao BBK Live jaialdia prest dago 2025eko edizioari hasiera emateko uztailaren 10, 11 eta 12an. Aurtengo edizioak 100 artista baino gehiago bilduko ditu Kobetamendin eta Bilboko erdigunean kokatutako agertokietan, Bilbo nazioarteko musikaren eta kulturaren epizentro bihurtuz. Jaialdiaren agertoki nagusietan artistarik esanguratsuenak igoko dira:Kylie Minogue, lehen aldiz Bilbon, bere Tension II […]
Justizia Aranarentzat, poliziaren inpunitateari ez! plataforma aurkeztu dute Bilboko Justizia Jauregiaren parean. Iker Arana, Bilboko Irala auzoko bizilaguna, Errakaldeko Etxarri Gaztetxearen desalojoaren harira Ertzaintzak egindako karga batean larriki zauritua izan zen, eta ondorioz, barrabil bat galdu zuen apirilaren 3an. Prentsaurrekoan plataforma aurkezteaz gain, plataformak bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa […]
Abuztuaren 16tik 24ra euskal folkloreari lotutako ehun jarduera baino gehiago izango dira Bilbon. Hauen bidez, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura protagonistak izango dira beste behin Aste Nagusian. Besteak beste Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira. Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak gaur […]
Uztaila sartu da eta berarekin Naia (Rocky Violencia). Biniloen munduan murgilduta dagoen neska gazte honek zerrenda ederra prestatu digu saio honetarako, bere pintxadetan bezala. Datu bitxi artean pasa zaigu ordua. 80ko hamarkadak berriro pisua hartu du, baina beste garaietako mugimenduak ere agertu dira bitartean. Hilabete hasiera girotu digu horrela, rock […]
Uda iritsi da, eta horrekin batera barnetegiek berriz ere ateak zabaldu dituzte. Gabriel Aresti euskaltegiak Bakaikuko barnetegiaz gain, Bilbon ere antolatu du aurten barnetegia. Batzuek huts-hutsean hasten dute bidea; beste batzuek, berriz, erabilera indartu nahi dute. Baina denek dute helburu komun bat: euskara ikastea, eta, batez ere, euskaraz bizitzea. Barnetegia […]
Hayden Pedigo isilean gauzatzen ari da bere bidea, eta I’ll Be Waving As You Drive Away da bere ikusmoldeen edizio finena, orain arte. 2013tik hona, Pedigok ez du soilik bere gaitasun teknikoagatik ospea irabazi, baita hitzik esan beharrik gabe sentimenduak sortzeko duen gaitasunagatik ere. Caroline momentuko banda interesgarrienetariko bat da, […]
