Atzo Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioaren aurkezpena izan da. Urriaren 4an Durangon ospatuko da, egun osoko egitarau zabalarekin eta gune desberdinetatik. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro taldeak aurkeztu dute ekimena, Durangoko Udalarekin lankidetzan lehenengo edizio honetan. Gaurkoan Danok Pro taldeko Jon Gomez izan dugu gurekin eta Bizkaiko Erromeria Egunaren […]

Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Asteon, ARNASA elkartearekin aritu gara solasean. ARNASA Fibrosi Kistikoa duten pertsona eta horien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia fibrosi kistikoa dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako haien premiazko beharrizanak asetzen saiatzen dira osasun, gizarte eta arreta psikologikoaren bitartez. Noemirekin aritu gara […]

Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Eguraldia, jaiak eta Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_agenda_eneidaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Abuztuaren 2an Bihotzian kantua kaleratu du La Txamak, Fane eta Tattarekin batera. Taldeak fusio euskal mexikarra sortu du berriz ere kunbia honen bidez. Aitor Valcarlos gurekin aritu da gaurkoan, kantuaren nondik norakoei buruz hizketan. Kantuaren harrera ona nabarmendu du eta taldearen etorkizunari buruz ere hitz egin digu.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_latxama.mp3 Deskargatu […]

Gazte Talentuak programarekin itxiko du Behotsik orkestrak 2024/2025 denboraldia. Bakarlarientzako obraz osatutako programak bi kontzertu eskainiko ditu: uztailaren 5ean Bilboko San Pedro elizan eta uztailaren 12an Burgosko Oña herriko San Salvador monasterioan. Azken kontzertuetan diziplina-artistiko eta musika-estilo desberdinak uztartu dituen arren, bi kontzertu hauekin musika klasikoaren erroetara itzuli da eta musikariak […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea […]

Larunbat honetan ospatuko da Plentzian Euskal Herriko presoak etxeratzearen aldeko XII. Itsas Martxa. Urtero legez, aldarrikapena izango da ekimenaren ardatz nagusia, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako. Martxaren helburu nagusia euskal errepresaliatu politikoen eskubide urraketak salatzea eta haien askatasuna exijitzea da. Hala ere, aurtengo edizioan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko […]

Atzo hasi zen Euskarabenturaren zazpigarren aldia, Atharratzen. Hilabetez, uztailaren 31ra arte, 126 jzioquitarrek, hala deitzen baitiete espedizioko parte hartzaileei, eta 26 antolatzailek Euskal Herria zeharkatuko dute. Urtero bezala, abentura ez da ibilaldi soila izanen, harremanak sortzeko, Euskal Herria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko arnasgunea izanen da. Olatz gazte bilbotarra eta Asier […]