Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez […]
Urtea: 2025
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Gaurkoan Ume Alaia elkartea ezagutu dugu eta bertan gizarte langilea den Oihanarekin aritu gara solasean. Ume Alaia elkartea 2001. urtean sortu zen adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde bati esker. Oihanak argi utzi digu adopzioa babes […]
Astero bezala, Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Argiak asteon monografikoa egin du Palestinari elkartasuna adierazteko, “Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot” izenburupean. Erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak bildu dituzte; guzti-guztietan adierazi diote palestinar herriari elkartasuna. Bestalde, Gorka Peñagarikano Donostiako Zinemaldian da. Guztira, 24 pelikula inguru ikusiko ditu, eta orain arte […]
Gizazinea 15 Bilborocken: zinema, musika eta artea giza eskubideen inguruan hausnartzeko Irailaren 29tik urriaren 4ra, Bilborockek Gizazinearen 15. edizioa hartuko du, Caosticak antolatutako topaketa da. Sei egunez, zinemaz, musikaz, arte plastikoez eta solasaldiez gozatu ahal izango dute ikusleek, eta gaurkotasun osoko gaiei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen dituzte, hala nola kolonialismoa […]
Erresuma Batuko musika elektronikoko bikote aitzindaria da Orbital. Euren ospeak ez du behera egiteko zantzurik erakusten eta hori erakusteko azken albuma dugu adibiderik onena. A Beginner’s Guide diskoa Hartnoll anaien klasikoen bilduma da. Hogeita hamabost urte daramatzate musika munduan, beraz, orain une egokia dirudi bilduma bat ateratzeko, bere izenburuak dioen […]
Bilboko gurasoak eta euskara izeneko ikerketa aurkeztu berri du Soziolinguistika Klusterrak, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Azterlanak bi urte iraun du eta Bilboko Alde Zaharrean eta Deustun bizi diren haur txikiak dituzten gurasoen hizkuntza-bizipenak, praktikak eta harreman-sareak aztertu ditu. Txostenak argi uzten du: Bilbon euskara gero eta gehiago ulertu eta […]
Gaurkoan Lide Hernandorekin berba egiteko tartea hartu dugu, kantu berria argitaratu baitu, Basamortuan deiturikoa. Fermin Muguruzaren biran gitarra jole bezala murgilduta dago orain, baina urte bukaeran iritsiko den lan berri baten aurrerapen gisa, uda honetan kantu hau aurkeztu digu: egarria, muturrekoa eta fruiturik gabeko ereiteei eskainitako abestia, bizitzan beti izango […]
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Jokin Altuna izan da protagonista, pelotaria da eta txapelketez, pelotaz, Euskal Selekzioaz aritu dira. Laburrean, Amaia Castorene elkarrizketatu dute. Sukaldaria eta kronikaria da Kanalduden. Oro har, jateaz, ondo jateaz eta sukaldaritzaz aritu da. […]
Beste festi batekin gatoz, herritik herriarentzat eta makrojaialdien pentsamoldeetatik at sortuta dagoena, Aho Lehor fest. Lazkaoko skateparkean ospatzen den kontzertu eguna da, orain dela 5 urtetik hona. Antolakuntzako partaide bat izan dugu gurekin, Joseba, elkarrizketa txiki batekin saio hasieran. Ondoren, beti bezala, kanta zerrenda. Jaialditik pasatako taldeen kanta azkarrak batu […]
Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako […]
