Kurtsoa hasi berri da, eta berarekin, gure saioa. Oraingo honetan Spotify izan da hil dena. Musikariak Palestinarekin ekimenera batu eta boikotari buruzko saioa ekarri dugu, 30.a. Gure kontsumo ohiturak eraldatzearekin lotuta, formatu fisikoetan “galduta” zeuden batzuk berreskuratu ditugu. Zerrenda Euskal Herriko 80. eta 90. hamarkadetako maketen arteko aukeraketa bat da. […]

Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, […]

Lorde taldearekin hasiko gara. Proiektu honetan baikortasun sentimendu bat gailentzen da, beti ere heldutasun musikaletik aldarrikatua. Virgin da euren azken diskoa eta guztiz gozagarria da. Maddi izen artistikoaz aurkezten da Maddi Etxeberria Lopetegi Lizarrako musikaria. Amaitasuna izeneko diskoa kaleratu berri du eta bidaia ederra eskaintzen du. Maria Somervilleren album berriak […]

Bilboko Hiriaren Egoerari buruzko Udalbatzarra izan da , Alkateak hartu du lehenengo hitza eta Juan Mari Aburto bere 10 urteko alkaldetzaren eta azken bi urteko agintaldiaren balantzea egin du. Hitzaldian azpimarratu du Bilbo hiri solidario eta balioetan oinarritua dela, eta pertsonak direla gobernuaren erdigunea. Akatsak aitortu eta barkamena eskatu du, […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28an hasiko da, Urdulizen, eta abenduaren 20an bukatuko da Bilbon, Bilbao Arena azken urteotako agertokian barik, Casilla kiroldegian, Bertsozale Elkarteak gaur Bilbon egindako ekitaldi batean azaldu duenez. Ainhoa Markinez batu zaigu irratira txapelketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa egitura berritu egin dute antolatzaileek, eta finalaurrekoak […]

Bilboko Uribitarte Anaitasuna, Ledesma, Martzanako kaia eta Alde Zaharreko Bihotzean auzo elkarteek adierazi dute terrazei buruzko udal ordenantza berriaren zirriborroak ez duela bermatzen bizilagunen atseden eskubidea eta espazio publikoaren erabilera egokia. Elkarteek salatu dute terrazek sortzen dituzten zaratak, oinezkoen pilaketak eta espazioaren masifikazioa ez direla konpontzen. Elkarteek proposatu dute terraza-jarduerak […]

Asisko Urmenetak sinatu du Sorgina, banaiz dokumentalaren ikerketa, gidoia eta zuzendaritza. Lanak euskal sorginen irudia eta memoria historikoa ditu ardatz, eta iraganeko pasadizoek gaur egungo gizartean oraindik duten eragina aztertzen du. Sortzaileak nabarmendu duenez, sorginak ez dira iraganeko irudi ilunak soilik; gure herriaren historiaren eta nortasunaren parte bizia dira. Asisko […]

Ostegunero bezala, Argia astekariaz aritu gara. Bertako Gorka Peñagarikano kazetariak asteon aldizkariak dakartzan hiru gai nabarmendu dizkigu. Lehenik, azalean datorren Maspalomas euskarazko film berria: homosexualitatea eta zahartzaroa lantzen ditu, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute. Bigarrenik, Irati Zubia Landa filosofo gaztea izan dute solaskide. Donostiarra da, eta egia-ostearen eta gezurraren inguruko […]

Eusko Jaurlaritzak 58,2 milioi euro bideratuko ditu 2025-26 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzetara. “Besarkatu euskara” lelopean aurkeztu dute matrikulazio kanpaina, eta berrikuntza nagusietako bat A2 mailako ikastaroak ere doakoak izango direla da. Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du doakotasunak eragin zuzena izan duela matrikulazioan: 2023tik %30 igo da A1 mailan. […]