Datozen asteetan bi familia kaleratuak izateko arriskuan daude Bilbon, inolako alternatibarik eskaini gabe kale gorrian gera daitezkeelarik. Egoera salatzeko eta bi familien etxebizitzak defendatzeko deia egin dute gaur Bilboko auzokideek, ohartaraziz halako egoerak geroz eta ohikoagoak direla eta ezin direla normalizatu. AZET etxebizitza sindikatutik adierazi dutenez, “etxegabetzeak dira kapitalismoak eragiten […]
Urtea: 2025
Burdin Hesia hautsi ondoren, eta Artxandako azken erresistentzia gunea suntsituta, Frankistek Bilbo hartzea egun batzuetako kontua izango zela iritzita, Eusko Gudarostea Santander alderantz erretiratzea eta hirigunean zibilen kalterako izango ziren borrokak ekidite aldera, Bilbo entregatzea deliberatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, gudariek ezkerralderantz alde egin ahala hartu zuten Bizkaiko hiriburua Francoren […]
Ekainaren 11n Bilboko Kafe Antzokian izan zen Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua aletu dugu. Sortzaile asko taula gainean, musika-bertso-prosa erauntsia: Aner “Euzkitze” eta Libe Goenaga musika sortzen Gai-jartzaile lanetan, prosari, Idoia Anzoraindia Taulagainean, errimaren morroi: Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Aissa Intxausti on egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250617_potto_ez_da_kasualitatea_antzokia.mp3 Deskargatu hemen.
Lurraldea antolatu behar da, eta energia berriztagarriak behar ditugu, noski. Euskal Herriak, batez ere EAEk sortzen duen energia baino gehiago kontsumitzen du, beraz, energia sortu behar dugula erabaki du administrazioak (kontsumoa jaitsi behar ote dugun planteatu gabe). 2023an Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko prozesua jarri zuen […]
Ekainaren 20an errefuxiatuen mundu eguna da. Azken urtean emandako aldaketak eta gaztazkak gogora ekartzeko une apropoza, horrela egin dute Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek, salatu dute Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (LOEX) azken erreformak atzera egin duela giza eskubideen eremuan, eta mehatxu zuzena dela nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat. Errefuxiatuen Mundu […]
2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute. Bertan Jaietako zinegotzia, epaimahaikideak eta artista bera izan dira. Aurtengo kartel irabazlea Camino a Bilbao da, Mario Larrinaga Mochalesek sortua. Kartela bere irudi zein koloreengatik aukeratua izan da eta guztira, bozken %43,77 izan du. Jada prest dago Bilbo Aste Nagusiari ongi etorria emateko Camino […]
Atsedena hartzera doazen lagunak izango ditugu gaur Piperpolisen: Guda Dantza musika taldea. 2012an sortu zen Uribe Kostan (Bizkaia), eta estilo aniztasuna izan du beti bere ezaugarri nagusietako bat. Urte hasieran iragarri zuten agur esateko garaia heldu zaiela. Orain arte lau disko argitaratu dituzte: ‘Lainoak eta oskarbiak’ (2014), ‘Labarraren ertzean’ (2016), […]
Lizarratik datorkigu hurrengo bisita: Maddi. Musikarekin edukitako prozesu eta bizipen batzuk azaldu dizkigu, zerrenda osatzen joan garen bitartean. Udari hasiera emateko kantak jarri eta saio amaieran opari handia inprobisatu digu. Eskuarten duen proiekturen bat ere azaldu digu, beraz egon adi, esateko daukan guzti hori entzungo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250613_norbaithildahemen_25.mp3 Deskargatu hemen.
Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago. Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin […]
Maria Somerville musikariaren bigarren diskoa aurkeztu genuen aurreko saioan, gaur ordubete honi hasiera emateko berriro ekarri dugu Luster izeneko azken garabazioa. Bere lehenengo diskoa baino musikalki jantziagoa den arren, oro har, aurrekoa bezain barnerakoia da, efektismoetatik ihesi. Sharp Pins taldearekin jarraituko dugu. Hau ere aurreko saioan entzuteko aukera izan genuen […]
