Irratia bizipozteko unea ere iritsi zaigu Bilbo Hiria irratira eta gaurkoan Bihotzez elkartea ezagutu dugu. Ianire Garay izan dugu gurean. Bihotzez sortzetiko kardiopatia duten haur, gazte eta familiek osatzen dute. Haien helburu nagusia da sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonei, haien familiei eta bizitzako etapa ezberdinetan inplikatuak dauden profesionalak informatzea, orientatzea eta […]
Urtea: 2025
Iris Penche Balmasedako kantari euskalduna da. Duela hilabete gutxi Balmasedako kantaria dela esango genuen soilik, baina ondo esan dugu, bai, euskalduna. Izan ere, iazko udan hasi zen Iris euskara ikasten, zerotik abiatuta, eta gaur bere lehenengo elkarrizketa egin du euskaraz. Formazioz kimikaria da Iris, baina 2021ean ekin zion, buru-belarri, kantari […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Planik gabe geratzea ez da aukera, animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250214_agenda_irantzun_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Azkeneko asteetan jakin dugu Txinak DeepSeek izeneko adimen artifizialeko tresna garatu duela. Honek, lurrikara bat eragin du munduko agertoki ekonomikoan eta paradigma aldaketa bat suposatu lezake esfera digitalean. Hau gutxi balitz, D. Trumpen garaipenak prozesu hauek guztiak azkartu ditzake. Hurrengo egunetako deialdi sindikalak errepasatu ondoren, Roser Espeltek adimen artifizialaren inguruko […]
Ion Larreategik, Fran Retenegak, Mikel Gaugerrek eta Borja Etxebarriak osatzen dute The Vartools musika taldea. 2015. urtean atera zuten lehenengo diskoa, eta aurten, martxo amaieran, kaleratu dute bigarrena, “Awesome”. Ion Larreategirekin aritu gara berbetan eta kontatu digu diskoak harrera oso ona izan duela eta oso pozik daudela. Gaineratu du, 2018an […]
Azaletik abiatu dugu Argia astekariaren errepasoa. Osasun Ituna lantzen ari da Jaurlaritza, mahai handi bat dago, baina gero eta ahulago, kolokan… Gaiari buruzko erreportajea landu dute astekarian. Adimen artifizialen ingurko erreportajea ekarri dute Nethurbil atalera. Kultur tartean musika izan dute hizpide. Musika kolektiboak, Araban zentratuta. Azken hamarkadan Zuk Zeuk Egin […]
Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina […]
Solastalgia ekarri digu mahaigainera Iñaki Barcenak gaurkoan. Lehengo batean ekoantsietateaz mintzatu ginen, eta hau antzeko kontzeptua dugu. Glenn Albrecht filosofo australiarrak sortu zuen, eta bere giza jardueren edo klimaren eraginez, lurralde batean izaten diren aldaketa suntsitzaileen ondorioz, bertako populazioan gertatzen diren nahasmendu psikologikoen multzoa bezala definitzen da solastalgia kontzeptua. Ezagutu […]
Azken hilabeteetan, euskararen aurkako erasoaldiak areagotu dira, eremu guztietara zabalduta: epaitegietatik hedabideetara, erakunde publikoetatik kaleetara. Judiziala ez ezik, politikoa, mediatikoa eta sindikala ere bada oldarraldia, eta helburu argia du: euskararen biziberritzea oztopatzea eta euskaldunon hizkuntza eskubideak mugatzea. Horren aurrean, erantzuna ere kolektiboa izan da. Abenduaren 7an, jendetza batu zen Durangon, […]
Mungiatik datorren hirukote batekin abiatuko dugu gaurko saioa. Itzek taldeak EP oso interesgarria publikatu dute joan berri den urtean. Pop lakarra eta barnerakoia egiten dute, rock ukitu energikoekin. Euren grabazioak Bi Mile Hitz dauka izena. Alexander James O’Connor, Rex Orange County izen artistikoarekin ezagunagoa, ingeles abeslari, konpositore eta multiinstrumentista da. […]
