Pentsiodunek gutxieneko pentsioen euskal sistema osagarri bat sortzea eskatzen dute, 60 urtetik gorako pertsonek bizi-baldintza duinak bermatzeko beharrezko diru-sarrerak izan ditzaten. Ekitaldia egin dute Kafe Antzokian. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak otsailaren 4an manifestu bat argitaratu du, gizarte eta lan arloetan nabarmenak diren 288 pertsonak sinatua. Manifestuak Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak […]

Kirikiño Ikastolak ongizate digitala sustatzeko konpromisoa hartu du, mugikorrik gabeko espazioa izendatuz eta ZEOS programarekin bat eginez. Ikasleen aisialdirako alternatibak eskaini ditu, hala nola, mahai-jokoak eta futbolina. Otsailean, ZEOS programaren bidez, pantailen gehiegizko erabileraren eragina landuko dute, familia eta ikasleentzat formakuntzak antolatuz. “Altxa Burua” ekimenarekin bat eginez, mugikorraren erabilera atzeratzeko […]

ERESIA: Lurra arin bekizu ama ikuskizunak azken hiru emanaldiekin agur esango die agertokiei, larunbatean Bilbon ikusteko aukera izango da. Pabellon6 aretoan izango da hitzordua, 19:30etan, eta bertako Oier Zuñiga izan da gurean. Amaren heriotzaren ondorioz sortutako lana da. Errituak berreraikitzeko helburuarekin sortu zen, dolua lantzeko, eta arte bizien, performancearen edo […]

2023. urteko amaieran Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak Koloretxe Elkarte Feministarekin elkar lanerako hitzarmena abiatu zuen. Ondorioz, 2024an Koloretxek 55.000 euro kudeatu du Bilbotarron diru publikotik gure auzoetan emakumeok bizi dugun desberdintasun egoerari aurre egiteko. Lana Itzela izan da, baita emaitzak ere. Egun, Koloretxe erreferentea da auzoan. 2025ean Berdintasun sailak oraindik […]

Urtzi Iza ezin zen lehenengotariko gonbidatu bat izan gabe gelditu. Elkarrekin egon garen saio honetan pixka bat denetarik sartu dugu. Alde batetik, berarekin lan egin duten talde batzuei buruz ibili gara hizketan, eta bestetik, gu bion aparteko beste kontu batzuetaz. Bitartean gai interesgarriak atera dira eta lasai asko luzatu gara haietan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250129_NorbaitHildaHemen_10.mp3 […]

Aitor Urkizak eta Iker Alvarezek osatzen dute Harribitxi taldea. Musika tradizionala oinarri duen taldea da, txistua instrumentu nagusia izanik. Nahiz eta bestelako instrumentuak ere jotzen duten bien artean. Orotara zazpi instrumentuOhiko lan egiteko modua eta melodiak aldatu, eta gaurkotasuna eta tradizioa uztartu nahi izan ditu Harribitxi taldeak. Iker Alvarez (Barakaldo, […]

Adin txikiko transexualen familiek ekitaldi xume batekin ospatuko dute euren errealitatea ikusarazten emandako hamarkada. Naizen sariak emango dizkiete Kattalingune eta Harrotuko langileei eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Ekitaldian, maiatzean Bilbon izango den Nazioarteko Biltzarra aurkeztuko dute. Bertan bilduko dira hainbat herrialdetan haur eta gazte transen inguruan ikertzen eta lanean […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Planik gabe geratzea ez da aukera, animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250131_ageda_unairen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.