Bilboko finalera irizteko hamar bertso saioa izango dira hiru fasetan banatuta kanporaketa, finalaurrekoa eta noski finala.Gaur izan da Txapelketaren aurkezpena Bilbon, Rekalde aretoan. Aurkezpenean, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak azpimarratu du txapelketa bi urtean behi ematen den beste plaza bat dela, plaza garrantzitsua bertsozaleentzat eta noski […]
bertsolaritza
Bi kanporaketak egin ondoren, III. Señora sariketaren finala larunbatean izango da Oñatiko Berdurihall gaztelekuan. Finalaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Maddi Ane Txoperena finalean arituko den bertsolarietako bat da, eta berarekin hitz egin dugu finalaren eta Señora sariketaren gainean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230525_maddi_ane_txoperena.mp3 Deskargatu hemen.
III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora? https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Jon Castañedak eta Amaia Arostegik Izaro Bilbao eta Jon Maia bertsolariak izan dituzte bide lagun. Jon Maia 1987tik dabiz plazaz plaza kantuan Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera eta Izaro Bilba Bizkaiko eskoa arteko txapelduna da. Bi bertsolari aurrez aurre aste honetako Anabasa […]
Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera feminista aurkeztu berri du, Lisipe bildumako bederatzigarren alea. Andreen umoreari eutsi dio liburuan, barre eragiteko erauzitako gaitasunari eta umorearen aldebikotasunari, beste ertz askoren artean. Guzti horien inguruan mintzatu gara berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210422_ane_labaka.mp3 Deskargatu hemen.
Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa antolatu dute. Pandemiak antolaketa baldintzatuta, aurten, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira saioak. Apirilaren 12, 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira saioak arratsaldeko 19.00etan beti. Pandemia dela eta, musukoa jantzita kantatu beharko da, eta aforoa […]
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik uztailaren 15ean Gorria ikuskizuna eskainiko du Euskal Museoak. Esanahi asko ditu gorriak Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Gaurkoa Askoa izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/2000707_piper_Gorria.mp3 Deskargatu […]
Martxoaren 10tik 29ra bitarte luzatuko da Loraldia. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira Bilboko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezugutzen ari garaImanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Gaurko saioan Loraldiak jaialdiak literatura eta bertsolaritza distipinatik dakarrena errepasatu ditugu. Yoseba […]
Potojorran Bertso Eskolak V. urtez antolatu du Mauri eta Apolo Bertso Sariketa. Iñaki tabernan izango da hilaren 13an, 21:00etan. Aurten kantatzera gonbidatuak Idoia Anzorandia, Aissa Intsausti eta Gorka Pagonabarraga izan dira, bai eta iaz saritua izan zen Hodei Iruretagoiena ere. Gai jartzailea izango den Eneko Abasolorekin jarri gara harremanetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200311_Mauri_eta_Apolo.mp3 […]
Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak […]
