Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da,  aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan;  gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen […]

Gaur egun jendartean, kirolak eginkizun garrantzitsua du. Gero eta lanbide estatikoagoak ditugu: bulegoan, ikasten, lanean ordu askotan geldi… eta honek eragin zuzena du osasunean. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko eginda dago, ez geldirik egoteko: gure giltzadura eta giharrek mugimendua eta ariketa behar dute. Era berean, gure egunerokotasunean tentsioak pilatzen […]

Gaurkoan gai bitxia ekarria digu Oierrek “Euskal militantearen sindromea”, mundu guztian gertatzen dena da, zenbat eta gehiago ekin horrek ondorioak usten ditu gure osasunean.  Abertzaleen artean oso zabalduta dagoen sindrome hau askotan ikusten du kontsultan, eta ziur dago makinatxo batek bere burua erretratatuta ikusiko duela hurrengo minutuetan. Lantokian, gorputzeko minak […]

Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera […]

Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz aritu  gara Oier Gorasabel fisioterapeutarekin. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxik erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jende  gehienarentzat, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu. […]