Gaurko saioan osasun arloko profesionalez gaixoekin duten harremanaren inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin. “Madrilen nengoen iaz kurtso batean. Ikaskideak arrisku legal berriei buruz berriketan ari ginen, denok ezagutzen baitugu dagoeneko hiri-kondaira ezaguna, alegia, AEBetako osasun etxeen atarien ateratzen diren paziente guztiei medikua salatzeko proposamena egin zain egoten diren abokatuen […]

Ezaguna dugu odol zirkulazioa: denok ebaki baitugu inoiz atzamarra labainarekin. Osasunari buruzko kuriositate pixka bat duenak, gehiago ere badaki: badirela oxigenodun eta oxigenorik gabeko odola, hodi desberdinetan (arteriak eta zainak). Gutxiago dira, ostera, linfa zirkulazioari buruz ezer dakitenak.Hori izan dugu mintzagai Oier Gorosabelekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Osasuna/191113_Firoterapia_Oier_eskuzko_linfa_drainaketa.mp3 Deskargatu hemen.

Ohikoa izaten da neguan Anginen inflamazioa izatea, horren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Oier Gorosabelek. Urtero, lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean mina sumatzea izaten dira haren ezaugarriak, eta batzuetan arazo handiak ekartzen ditu bai sintomen larritasuna, bai infekzioen maiztasuna dela […]

Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]

Fisioterapeutak modan gaude; artikuluak, txostenak, elkarrizketak, hitzaldiak… Pixkanaka presentzia handiagoa dugu gizartean eta, orain arte ez bezala, masajea eta beste terapia fisikoen eskari handia unibertsitatetik irtendako profesional egokiekin asez doa. Hala ere, nahiz eta denok gure izena bolo-bolo darabilten, benetan egiten duguna ez da hain ezaguna. Norbaiti gure eguneroko lana […]

Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen […]

Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki […]

Gizakiok automatikoki egiten ditugu gure gorputzaren hainbat funtzio. Hainbestetan egiten ditugu, non azkenean konturatu ere ez garen egiten horixe egiten ari garenik. Adibidez, jaiotzen garenez geroztik arnasa hartzen dugu oharkabean. Baina batzuetan gure arnas aparatuan gaixotasunak sortzen dira eta ondorioak pairatzen ditugu. Ondorio horiek leuntzeko, arnas fisioterapia onuragarria dela ondorioztatu […]

Osasun arloko profesionalon arteko berriketa informaletan, tratamendu bat gutxietsi nahi denean, «placebo hutsa» dela esan ohi dugu. Berba erromaniko horren esanahia «pazienteak atsegin duena» da, eta antzinatik ezagutzen den fenomenoa deskribatzen du: gaixo bat badugu, eta jasotzen ari den tratamenduaren eraginkortasunean bete-betean sinesten badu, bere sintomek hobera egin ohi dute. […]