Lotarako poeturak aztertu ditugu gaurkoan. Teoriak dio onena aratean lo egitea dela; gora begira etzanda gure bizkarrak, birikek, gorputz osoak, postura fisiologikoa (normala, estandarra, orekatua) gordetzen dutelako. Rankingaren bigarren postuan eskuineko alderako posizioa legoke. Hurrengoa ezkerreko alderako posizioa (bihotzaren gainean alegia). Eta azkena, teorikoki txarrena, ahuspezkoa izango litzateke. Honaino teoriak […]

Gaurko irrati tartean Oier Gorosabel fisioterapeutak kirola egitearen onuraz mintzatu zaigu. Zalantzarik ez dugu kirola osasungarria dela, baina egin aurretik eta ostean ezinbestekoa da beroketak eta luzamenduak egitea. Noiz berotu behar da, bada? Kirol saioa hasi aurretik. Kirola egin ostean luzatu egin behar dira muskuluak.  Luzaketei buruz ñabardura garrantzitsua: leunak […]

Gaurkoan gorputzaren tenperaturaz mintzatu gara Oier Gorosabelekin,  gorputzak hotzaren aurrean beroa sortzen ikasi dezake, izan ere txikitan umeak garenean berez egiten dugu. Bere esperientzia konpartitu du. Edozeinek egin dezake gauza bera. Ez dago denendako balio duen formularik, jakina: «hozkirritasun» arazoak gradu desberdinak izan ditzake; gorputzak ez du berdin erantzungo aurretik […]

Bruxismoa sarri aipatzen zaigu komunikabideetan; gauez haginak estutzen dituzten pertsonen kasua, alegia. Gai interesgarria da oso, eta ongi etorria bedi pazienteak arazo ezkutu honetaz jabetzeko balio badu. Hala ere, ikusten nabilenez, arazo odontologiko hutsa balitz legez hartzen da, esfera psikikoan eta fisioterapia aldetik egin behar den lana aipatu barik. Horrek […]

Koliko edo tripako minak jaioberrien arazo arrunta dira. Berez gauza larria ez den arren, txiki batzuk ,eta batez ere haien gurasoek,  estualdi politak pasatzen dituzte negarraldien kontura. Kolikoak beti ordu bertsuetan gertatzen dira (janaria hestearen parte konfliktibora ailegatzen denean, eskuarki) eta umea bat-batean esnatzen da negarrez. Funtsean, ume txikien kolikoek […]

Izerdiak lau funtzio garrantzitsu betetzen ditu: gorputzeko hondakinei irtenbidea ematea, azalaren pH-a jeistea (bakterioen ugalketa ekidinda), gorputzeko tenperatura jaistea eta identifikazioa erraztea (usainaren bitartez, nahiz eta gizakiok ahalmen hau murriztuta dugun). Funtzio hauek ondo betetzeko, izerdia tamainan ekoitzi behar da, noski: ez gehiegi eta ez gutxiegi. Izerdi gehiegi egiten dugunean […]

Gaurkoan zentzumenen inguruan jardun dugu fisioterapia atalean. Fisioterapia tratamenduetan ez da sekulan falta izaten propiozepzioaren alorra, batez ere traumatologia arloan. Oinarria arazoa eman dezakeen artikulazioari “egurra” ematean datza, oreka eta koordinazio ariketen bitartez hondatutako errezeptoreen birsortzea bultzatuz eta nerbio sistemaren eskema orokorrean egokiro txertatuz. Tratamendu sinplea baina oso eraginkorra da, […]

Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak […]

Bizkarrezurreko mina zer den azaldu beharrik ez dago: fisioterapia kontsultara etortzen zaizkigun hamar pazientetik zazpi arrazoi honengatik datoz. Gaurkoan, herniaren deabru gorriari beroarena kentzen saiatu gara. Izan ere, askok uste du disko hernia baino txarragorik ez dagoela munduan, baina hori ez da horrela. Atera kontuak: edozein osagilek kontatuko dizu hernia […]