Gogo handia geneukan King Krule berriz ere programatzeko. Diskoen bizitza hilabete eskasekoa den garai hauetan ematen du aitzaki sendo bat behar duzula disko bera hiruzpalau aldiz jartzeko. Bada ez daukagu inongo aitzakirik, gustuko dugula baino ez. The Ooz diskoa 2017an kaleratu zuen King Krule eta bertan minimalismo lakarra eta melodia […]
indie
Saio honetako lehenengo gonbidatua Beach House izango da, euren azken diskotik (7) ateratako kantu pare batekin. Dream pop jorratzen duen talde honek atmosfera beteak sortzen trebea dela ikusiko duzue. Atmosfera beteekin jaraitzeko Zarautzetik datorren Buffalo taldea ekarri dugu. Ander eta Joanes Ederrak eta David Gorospek osatzen duten taldeak Zinematik diskoa […]
Aupa lagunok, berrikuntza asko saio honetan. Baltimorretik datorren Beach House taldearen Dark Spring abestiarekin hasiko gara. Giro espazialak sortzen maisu agertzen zaizkigu, eta hori berresten dute Space Song izeneko bigarren abestiarekin. 7 du izena bere azken diskoak. Segidan, Damon McMahon-en proiektua, Amen Dunes, bertatik Blue Rose eta Miki Dora abestiak […]
Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart-ek Marie Bidartek sortu duten taldea dugu Behi Bideko Andere Xuriak (izen iradokitzailea benetan) eta proiektu honetan abesti klasikoak berregiten dituzte prisma oso pertsonal batetik. Damien Juradok bide luzea egina du jada, guk 1999ko Rehearsals for Departure diskoarekin ezagutu genuen eta geroztik beste hainbat disko kaleratu […]
Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an […]
Aupa lagunok! Saio honen hasieran Car Seat Headrest taldea izango dugu entzungai, Virginiatik datorren taldeak bi kantu eskainiko dizkigu. Izaro dugu bigarren, Er(h)ori bere azken diskotik atera duen lehenengo singlearekin. Kanadatik datorren Ought taldea Disgraced in America eta These 3 things kantuekin entzungo dugu eta Stove taldeak hartuko dio lekukoa […]
Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin), Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.
Soinu bereziak gaurko Musiblan, The Magnetic Fields taldearen soinu barrokoak, Moderat eta Anna Meredith proiektu beteak, Why? amerikarrak eta Hanne Hukkelberg norvegiarraren leuntasuna. Honetaz gainera, Josh Rouse eta Gora Japon entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170321musibla-009.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Rafa Ruedak Maruri Jatabeko Dekot taldea ekarri digu entzungai. Laukoteak irabazi berri du Gaztea irratiko Maketa Lehiaketaren 25. Edizioa. Dekot laukotearen musika indie, rock… estilo egiten dute, eurak esaten duten bezala, “ilun bilaka dezakegun edozein genero”, uztartzen dute. Ingelesez kantatzen dute eta hizkuntzaren aukeraketaz aritu gara. Lau kantuko maketa […]
