Gaurkoan Dominique A.rekin hasiko dugu asteroko hitzordua. 2018an grabatu zuen Toute Latitude izenko diskoa zeina La Fragilité diskoaren ifrentzu bezala uler dezakegun, edo alderantziz, izan ere bigarren hori 2019an atera baitzuen. Batean bere bakardadean, gitarra eta konponketa xume batzuk, bestean, gaur ekarri dugun diskoan, bandarekin. Bigarren diskoak U.F.O.F izena dauka, […]

Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We […]

Kanadako abeslari batekin irekiko dugu gaurko saioa. Elisapie du izena eta Quebec-ekoa da. Inuit hizkuntzan, frantsesez eta ingelesez abesten du. Gaurkoan inuitez abestutako bi kantu ekarri ditugu bere azken diskotik (The Ballad of the Runaway Girl). Hurrengo minutuetan Kanadatik atera gabe jarraituko dugu, hortik baitator Destroyer taldea. Euren azken diskoa […]

Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to […]

Mugaldekoak taldekideek emango digute ongi etorria gaurko saiora, 2012an grabatu zuten Begiek Lekuko diskotik “Txoria kablean” abestiarekin eta 2017an kaleratutako azken diskotik (Galdemoduen Trilogia) beste bat. Susak argitaratutako Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburuko poemak musikatzen hasi ziren liburua jendaurrean aurkezteko asmotan, eta nahi gabe proiektu sendoa gorpuztu zen, Beñardo Goietxe eta […]