Gaurko saioari hasiera emateko Petti ekarriko dugu, bere azken diskoko (Manipulazio estrategiak) bi abestirekin. Disko honetan Petti hitzetatik abiatu da. Hitzak Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta Harkaitz Canok egin duen errebisio pertsonala dira. Artefakto kulturala musika disko huts baino. Tenpora taldeak Berriro asma nazazu diskoa kaleratu berri du, laugarrena euren ibilbidean. […]

Aupa lagunok! Ehungarren saioa jada. Pixkanaka bidea urratzen goaz. Gaurko saioari hasiera emateko Cigarettes After Sex taldearekin emango diogu hasiera. Euren pop leun, belusatuarekin. Berara goaz hurrengo minutuetarako, bertan Joseba Irazoki eta lagunak entzutera. Zu al zara? Izeneko diskoa formazio honekin egiten duen bigarren diskoa da. The Big Thief taldearekin […]

Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita […]

Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]