Bilbon ehunka pertsona atera ziren kalera ostiralean, erakundeek, talde sozialek, auzoetako taldeek eta sindikatuek deituta. Manifestazioaren helburua EAEn 800.000 pertsona inguruk jasaten duten pobrezia erlatiboa eta larria salatzea izan zen. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko sistema irisgarria aldarrikatu zuten, pertsonei pobreziatik ateratzea ahalbidetuko diena. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211018_pobrezia.mp3 Deskargatu hemen.

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabotegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu ziren. Sei hilabete eta hamar egun geroago, Alberto Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu zituzten, baina Joaquinen arrastorik ez. Joan den astean, maiatzaren 14an, Jaurlaritzak, bilaketa etetea erabaki du gorpuzkinak aurkitu gabe. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen […]

Sarek urtero urtarrilaren 9an, Bilbon, antolatzen duen manifestazioa, aurten, herriz herri egitea erabaki du. Egungo egoera kontuan harturik, euskal presoen baldintzak hobetzean urratsak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi du. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta eta leku zabal batean egingo dira aurten mobilizazioak. Urtero bezala, 17:30etan emango diote hasiera mobilizazioei, herriz […]

Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo  martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko […]

Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bi urte daramatza apustu etxeen aurka gizartea mobilizatzen. Apustu etxe hauen ugaritzeak ekarri ditzakeen arazoez jabetuta, Eusko Jaurlaritzari neurri berriak eskatzen dizkiete “gaitz” bezala definitzen duten fenomeno honi aurre egiteko. Gaitza salatzeko manifestaziora deitu dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 19.30etan […]

Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez,  azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]

Pobreziaren Nazioarteko eguna  dela eta hainbat gizarte erakunde, sindikatu eta auzo elkartek elkarretaratzea deitu dute. Urriaren 17an,  goizeko 11.30etan Moyua plazan bilduko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzarainoko ibilbidea egingo dute. Pobrezia eta gizarte-bazterkeria ikusaraztea izango du helbururik behinena, horrekin batera, euskal erakundeek gaiaren harira konpromiso argi bat hartzea eskatzen dute, […]

Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko […]