Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to […]
musika
Gaurko saioan Rafa Ruedak Just what i needed kanyua izan du hizpide. The Cars 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako rock talde estatubatuarra da, Massachusettseko Boston hiritik datorrena. Ric Ocasek gidatuta, eta Benjamin Orr, Greg Hawkes, Elliot Easton eta David Robinsonek osatuta, 1970eko hamarkadaren erdialdean sortu ziren punkaren loraldian; 1977an Elektra Records […]
Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera […]
Gaurko urrezko kantua Stephen Fosterrek 1854an argitaratu zuen Hard Times Come Again No More, aspaldiko klasikoa dugu, une latzetan behartsuek nekez bizirauten dutela kontatzen diguna. Guk gaur entzun dugun bertsioa aurten Bill Frisellek kaleratu duen Harmony bilduman dago. Hau Frisellek Blue Note disko etxerako egin duen lehendabiziko grabazioa da. Bertatik […]
Mugaldekoak taldekideek emango digute ongi etorria gaurko saiora, 2012an grabatu zuten Begiek Lekuko diskotik “Txoria kablean” abestiarekin eta 2017an kaleratutako azken diskotik (Galdemoduen Trilogia) beste bat. Susak argitaratutako Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburuko poemak musikatzen hasi ziren liburua jendaurrean aurkezteko asmotan, eta nahi gabe proiektu sendoa gorpuztu zen, Beñardo Goietxe eta […]
Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da […]
Biba Berango kantuarekin abiatu dugu gaurko Piperpolis saioa, Tranpaldo Joseba Tapiaren disko berrian jaso duena, zuzenean grabatutako diskoa dakar banda berrituarekin. Joseba Tapia gurean izan da. Berriro trikitixa eskuan bueltatzen da.Talde berrituarekin, kantua zaharrak baina irakurketa berri dakartenak. Moldaketak egin ditu, eta bestelako sonoridade dakarte, beste instrumentu batzuk gehitu zaizkio […]
Gaurko saioan 1981an jaiotako kantugile Amerikarra, Bon Iver kantariaren Flume kantua izan du hizpide RaFa Ruedak. Ezizena Doctor en Alasaka telesailetik hartu zuen, Negu ona esan nahi du. Musika alternatiboan gaur egun den proiektu interesgarrienetako bat da musikari estatubatuarra. Bertsioak Lotte Keshner, Hundreds, On Planets, Jesse Daniel Smith eta Peter […]
Udazken honetan zendu diren hainbat musikari gogoan ditugu eta haien kanta bana entzun dugu saio honetan. Gaurko urrezko kantua Eddie and The Hot Rods-en Get Across to You izan da, taldearen kantaria, Barrie Masters (1956) hil da eta. Paul Barrere (1948) gitarra jolea ere joan zaigu. 1972an sartu zen Little […]
Gaurko saioari hasiera emateko Gernikako musikari zailduaren bakarkako lehenengo diskoa ekarri dugu. Gaizka Insunzak, Audience tadeko kideak, disko labur baina intentsua argitaratu du orain dela gutxi. Saio honetan eta datozenetan bertan bildu dituen abestian aletzen joango gara. Segidan Angel Olsen musikari estatubatuarrak All Mirrors izeneko disko kaleratu berria entzuteko parada […]
