Atmosfera berezi batekin hasteko Lukas Nelson & Promise Of The Real taldeak ekarriko dizkigu bere abesti guztiz baikorrak, hippy ukitu handi bat dutenak, saioa hasteko hautatu dugun “Turn Off The News” izeneko abestiak bezala: “Itzali berriak eta egin lorategi bat nirekin batera, emaiezu zure seme-alabei zerbait sinesteko, irakatsiezu pertsona onak […]

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun […]

Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]

Eñaut Elorrietaren ibilbide musikala geldialdirik ez duen gurpil baten gisarakoa da. Gira-biraka darrai hainbat urtez eta honen jarraipena emateko dator hain justu, kaleratu berri duen Irteera Argiak diskoa. Azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio da Deserriko kantak diskoaren jarraipena, hain zuzen ere, landutako proiektu bakoitzarekin batera hazten joan baita sorkuntza eta […]

Hasteko Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarraren Oihaneko Zühainetan (2017)  proiektua.  euskal soinu tradizionalak gazteturik dakarzkigu, jazz, rock eta pop doinuez jantzirik, banda sendo batekin. Tradizioarekiko errespetuz, baina baita gaztetasunez ere, maiz akapela kantatuak diren hamabi euskal aire hunkigarri bildu ditu. Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak […]

Gaurko saioan Paul Simon kantariaren “Graceland” kantua zian du hizpide Rafa Ruedak. Paul Simon 5 urte besterik ez zituela bere auzokoa zen Art Garfunkelekin batera Tom and Jerry izeneko bikotea osatu eta eman zituen lehenengo ekitaldiak eskolan. 1960. urteetan hainbat disko atera zituen Simon and Garfunkel bikoteak. 1971 Simonek bakarka […]

Bizi Dantzan- Disko Liburua eta ikuskizun berria du esku tartean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Gaurkoan Bilbo aldean ditugu, Yogurina Borobarekin batera irratira batu zaizkigu. Dantzan datoz pailazoak oraingoan eta dantzan jarriko dituzte ingurukoak ere, Euskal Dantzen tradizioari eusteko asmoz. Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean […]