Gaurko saioan Neil Young kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Gaurkoan 70 hamarkadako hasiera joan salto egin du,  Neil Young nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarraren eskutik. Azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & […]

Gaurko saioan musika izan da nagusi, Zazkel taldearen azken lanaz jardun dugu. Plazartu berri dute “Estatu kolpea” deituriko lana. Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu […]

11 kantu berri bildu ditu Rebolta Permanet taldeak laugarren lanean “lobotomiak” deiturikoan. Iker Aginaga eta Iker Villa batu zaizkigu saiora. Lobotomiak  abiapuntua izan zen hitzak sortzeko. Lobotomiak garai batean gaitz , ideia eta portaera batzuk sendatzeko egiten ziren praktika medikoak ziren. Komunismoa sendatzeko, sexu orientazioa, politika kontuak… gaur egun ere […]

Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, […]

Gaurko saioan I gona be your dog kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. The Stooges estatubatuar rock musika talde bat da. Jatorriz Michigan estatuko Ann Arbor hirikoak dira. Bestalde, taldea Iggy Pop, Scott Asheton, Steve Mackay, James Williamson eta Mike Watt musikariek osatzen dute. Garage rock musikaren aintzindaritzat jo ohi […]

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta […]

Asteburuan BIME jaialdian zuzenan aurkeztuko du diskoko kantu berriak gaur Bilbo Hiria irratian berarekin batera ezagutu dugu lana. 2014-2019 arteko konposizioak bildu ditu diskoan. Kantu ilunak direla esan digu, hori bilatu bait du sortzaileak. Markak lanean bezala aldamenean  Hannot Mintegia izan da. Kolaborazioa sorta ederra izan du lanean Elena Setien […]