Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]

Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]

Garilak 26 erromeria taldea bere zortzigarren bira abiatuko du ostegunean . Kontzertu berezia egingo dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian gaueko 10etan. Taldearekin batera, hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak igoko dira oholtzara. Taldeko kitar jolea den Iker Alvarezekin jarri gara kontaktuan. Gonbidatuen artean, Esne Beltzako Xabi Solano, Revolta […]

Gaurkoan berriz ere artista erraldoia aukeratu du Rafa Ruedak saioako protagonista, David Bowie. David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones  abeslari, abestigile, multiinstrumentalista, aktore, disko ekoizle, margolari eta moldatzailea izan zen, bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuenetarikoa. 1947ko urtarrilaren 8an jaio zen, Brixtonen, Ingalaterran. 1960ko Londresko arte eskola emankorretako batean […]

Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak […]

Flamin’ Groovies taldearen sortzaile Roy Loney iragan abenduan hil zen, ebakuntza baten ondoren. Roy Loney 1969-1971 tarteko gitarra jole, kantari eta burukidea izan zen Cyril Jordanekin batera. Flamin’en taldekide rockeroena eta oso psikodelikoa izan zen San Franciscokoa. 2009an Señor No taldearekin Got Me a Hot One lan bikaina egin zuen […]