Gure gaurko urrezko kantua Ingalalaterrako Eddie and The Hot Rods-en eskutik dator. Get Across to You 1976an grabatu zuten. Pub rock eremuko talde zen. Punk-aren aurretik sortutako eta rhythm’n’blues-ean oinarrituta estilo arrakastatsua izan zen. Gero beste hiru kantu entzun ditugu, Eddie-ren lehenengo diskoan zirenak: Show me, The Kids Are Allright, […]
musika
Eskean Kristö taldeak lan berria argitaratu berri du, “Beste belaze batzuen gozoan” izenburua du hirugarren lan luzea lanak. Boskotean aldaketa egon bada ere Eskean Kristö rock and roll klasikoan jarraitzen du. Disko berriko kantuak ezagutzeko Pello eta Peoi batu zaizkigu Piperpolis-era. Eskean Kristören zigilua dakarte kantu berriek, baina taldekideek aitortu […]
Guarko saioan, guri gustatzen zaigun bezala, gaur-gaurko diskoak baina baita ahantzi gabe dauzkagun disko zaharragoak ere, hala nola, Gravenhurst proiektua. Horren atzean Nicholas John Talbot musikaria zegoen, 2014an zendu zen Talbot eta Gravenhurst proiektuarekin hainbat disko utzi zizkigun, besteak beste Black Holes in the Sand (2004) izenekoa, bertatik Still Water […]
Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain […]
Astearen zazpi egunak askotan agertzen dira kantuetan. Eguna aipatzea abestian narrazioaren elementu garrantzitsua da maiz, zorioneko edo zoritxarreko zeozer berezia gertatu zitzaigulako, eta asteko zer egunetan gertatu zen aipatu ohi da abestietan. Egunik aipatuena igandea da, ondoren larunbata eta ostirala datoz aipamenen sailkapenean. Astelehena ere aipatzen da sarri eta asteartea, […]
Gaurko saioa irekitzeko Euskal Herriko musikari beterano baten musika aukeratu dugu, Benito Lertxundiren azken diskoa hain zuzen ere. Diskoak Ospakizun Gauean du izena. Jarraian Lurra taldea, Iñigo Muguruzaren proiektu hura ekarri dugu gogora Akatsa Sisteman euren azken diskoarekin, bertatik bi kantu entzunez. Honen segidan, Blaze Foley country musikaria. Bere bizitzari […]
Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean. Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]
Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa nova–jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen […]
Gaurko 11 ispilu saioan 60ko hamarkadako kantu ezagunarekin abiatu dugu, Van Morrisonen Brown Eyed Girl. Van Morrison, jatorriz George Ivan Morrison,abeslari irlandar famatua da. Belfasteko lehoia ezizena hartu izan du. Kantu hau 1967an konposatu eta grabatu zuen, Blowin your Mid! diskoan argitaratua izan zen. Blues, soul eta jazzaren uztarketarekin beti […]
70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]
