Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du. Eako herritarren laguntzaz abestu eta osatu dute abestia. Asunak azken diskoan grabatu zuen kantua eta izugarria izan da azken egunetan zenbat zabaldu den gabon kanta. Bihar Bira kulturgunean zuzenean arituko da eta gaurkoan irratian izan da. Abeslari bizkaitarraren konposizio berri […]
musika
Gure gaurko urrezko kantua Tim Hardin singer-songwriter ahaztezinak grabatu zuen Reason to Believe izan da. 1966an egin zuen eta geroztik behin eta berriro abeslari askok grabatua izan da. Urte bereko If I Were a Carpenter eta Don’t Make Promises ere entzun ditugu. 44 urte igaro dira Bob Dylanek Blood on […]
Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, bazen Mikel izeneko baserritar bat. Elurra mara-mara ari zuen eta Mikel Oso kezkatuta zegoen; urte hartako negua oso gogorra izango zen eta zelaian bizi ziren animalientzako arrisku handia zegoen… Horrela hasten da Animalien hizkuntza ipuina, Sorgina Txirulinak sortutakoa. Horrez gain, Badator Sorgina Txirulina liburuan […]
Abenduarekin batera iritsi da Entzun urtekaria, oraingoan 68. zenbakia dugu esku artean eta Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu bertan topatu ahal ditugun edukiak. Tartean aurten Zinemaldian aurkeztutako euskal ekoizpenen soinu bandak aztertu dituzte. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketaren inguruko erreportajea badakar, izan ere, 1968tik gaur arteko Euskal Herriko artearen […]
Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]
Gaurko saioa Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak proiektuak irekiko du, folk ukitu handiak dituen pop garbia jorratzen duen taldea dugu Hazparnekoa. Soinu tradizionalagoak ondoren, Las Chinchetas talde iruindarrak Ituringo Arotza kantuaren moldaketa gozagarria kaleratu du GOR etxearen eskutik eta segidan Zortzi izeneko bikotea entzungo dugu Goizian argi hastian kantuaren moldaketa bikaina. […]
Izaro kantariak oso balorazio positiboa egin digu azoka egunetan bizi izandakoaz. Izarorentzat hirugarren azoka izan da aurtengoa, stand osoa hartu du eta, azken eguna kenduta, uneoro izan da bertan zaleekin argazkiak ateratzen, diskoak sinatzen… momentuak ikuslegoarekin konpartitzen. Oraindik ere arraroa egiten zaio horrenbeste argazki atera behar izatea, baina plazerez egiten […]
Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/181207_IkerLauroba.mp3 Deskargatu hemen.
Betagarri taldeko abeslari izandakoak proiektu berria jarri du martxan: Modus Operandi. Atzo aurkeztu zuten lan berria zuzenean Plateruenan, eta kontzertuaren aurretik Iñaki Ortzi de Villalbarekin solasean aritu ginen. Iazko maiatzean hasi zen kantu berriak sortzen. Betagarrik agur esan ostean bestelako proiektuetan ibili baina aurrera ezin egin eta beste bide bat […]
Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu […]
