Gaur Bilbo Hiria irratian Los Hollister taldea dugu bisitan, lehen lana esku tartean dutela hurbildu zaigu Iruñeko taldea. 2017an sortutako taldea da Los Hollister, Javier Etxebarria, Montxo, Juanlu eta Juan Carlos Aizpuru eta Natxo Zabalak osatzen dute. Hala ere, ez dira hasi berriak, beste proiektu eta talde handietan ibilitakoak dira, […]

Percy Mayfieldek dakar gaurko urrezko kantua. Please Send Me Someone to Love, 1950ean Los Angelesen grabatua. Blues sofistikatua eta poesiaz betea. Egun berean disko horretako B aldean zegoen Strange Things Happening kantua ere entzun dugu. Jarraian New Orleanseko pianoaren aztia izandako James Booker izan dugu gonbidatu liluragarria. Oraintxe argitaratu da […]

Musika mundutik urte luzez aldenduta egon ondoren, “Zuei” diskoarekin itzuli zen Maider Zabalegi estudioetara 2017an. Bigarren lana du orain bakarka, Bidean, bizitzari eskainitako kantu sorta. Bi urte beranduago, bigarren bakarkako lanarekin itzuli da, orain, Maider Zabalegiren sinadurapean. “Bidean” du izenburu bederatzi kantuz osatutako diskoak, bizitzaren zikloari, bizitzaren uneei, bizitzak ematen […]

Natali Izagirrek lehen diskoa plazaratu berri du Garena deiturikoa. Taldekideekin batera dator Natali izenpean. Ixak Arruti, Gorka Mendizabal, Olaia Inziarte eta Andres Insua ditu aldamenean. Garena kantuak zabaltzen du diskoa eta diskoari izen ematen diona. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantua berriak, gurean izan da lana aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190314_NATALI%20ELARRIZKETA.mp3 Deskargatu hemen.  

Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz.  Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu […]

Hannot Mintegiak MOXAL egitasmo berria aurkeztu digu “Zaldikatu” deituriko lana. “Moxal” zaldi gazteari esaten zaio, betidanik gustatu zaio hitza Hannoteri eta baita zaldiak, hortik dator izenburua. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da. Esaldi honekin iradoki edo esan nahi duena zera da, interprete edo “sortzaile total” […]