Gaurkoan I Fought the Law abestia dakarkizuegu, The Crickets taldeko Sonny Curtis-ek sortua, eta The Bobby Fuller Four taldearen 1966ko bertsio batek famatua. Geroago The Clash taldeak beste bertsio arrakastatsu bat egin zuen 1979an. “Legea borrokatu nuen eta legeak irabazi zuen” zioen doinuak, gurean euskarara 7 Eskale taldeak “Legea borrokatu […]

Gaurko saioa Ipar Euskal Herriko musikaria ekarri digu Rafa Rueda, Paxkal Irigoyen. Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestraren “Kontsumo Produkto” disko berria argitaratu berri du, hamar kantuz osatua da diskoa. Ipar Euskal Herriko proiektu artistiko ugaritan ibilia da Paxkal Irigoyen besteak beste Zezenaren Taldea, Bilau, Elirale antzerki taldearen sokuntzetan… Duela bi […]

Askok futboletik ezagutuko dute, 1960tik aurrera Liverpool futbol taldearen ereserki moduan egin baitzen ezaguna. Jatorria, hala ere, lehenago du, eta ez Liverpoolen, New Yorken baino. 1945ean Broadwayko Carrousel izeneko musikalerako konposatu zuten Rodgers eta Hammersteinek. Liverpooleko talde batekin hasi gara, Beatlesen garaikide eta eszenakide izandako Gerry and the Pacemakers taldeak […]

Donostiako zinemaldian Hannot Mintegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula da. Bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A […]

Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. […]

Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola […]

1935ean Irving Berlin-ek konposatutako kanta da Cheek to cheek, Top Hat filmerako propio sortua. Film hartan, Fred Astaire eta Ginger Rogers elkarri lotuta kantuan eta dantzan ageri ziren, masaila masailaren kontra, Astairek Rogers-i abesten zion bitartean. Hain zuzen ere, dantza egiteko era horri egiten dio erreferentzia kantaren izenak. Gaurko bertsiolarien […]

Gaurkoan pop kulturaren emakumezko kantari esanguratsuenetakoa ekarri dugu. New Yorkeko kantari, antzezle eta LGTB aktibista ezaguna da Cyndi Lauper. Besteak beste, True Colors, Girls Just Want to Have Fun edota The Goonies filmaren soinu banda dira emakume honen 80ko urteetako garai hartako hit handienak. Gaur 1983ko She’s So Unusual bilduman […]