Big Thief disko berriarekin datoz. Dragon New Warm Mountain I Believe In You izenarekin aterako da hilabete honetan. Baditugu abesti pare bat dastatzeko nolakoa datorren, eta ez du ematen txarra izango denik. Ibil Bedi talde nafarrak ere abesti berri bat ezagutarazi du orain gutxi, bi disko dituzte kalean eta gaur […]
Txuma Murugarren
Saio honen hasieran Bi Zaldi taldearen musika ekarri dugu. Lo Zena izeneko disko honetan 2016an hasi eta 2021 bitartean sortutako abestiak bildu dituzte. Diskoan bildutako abestien bidez pertsona baten ardura existentzialetan barrena egindako bidaia bat da. Leun, kulunkari eta mimoz egina. Ziburuko musika talde bat hurrengoa. Ixabe dute izena eta […]
Denboran atzera eginda disko eder bezain ahaztu bat ekarriko dugu lehenengo minutuetarako. Urko Menaia musikari ezaguna da Donostialdean, ez hainbeste, zoritxarrez, gainontzeko Euskal Herrietan. Ametsak eta Oroitzapenak diskoa 2010ean grabatu zuen, bertatik bi abesti, Urkoren ahots sakon eta ileguria bezain gozoak eramango zaitu bere lurraldeetara. Artista puska! Azken bolada honetan […]
Amythyst Kiah musikariak jarriko dio hasiera puntua gaurkoari. Amerikako sustraiko musika hartu du oinarri eta horren bidez saritua ere izan da Grammy sarietan. Zaila ematen du queer bezala definitu den emakume beltz batentzat horrelakoak lortzea. Baina pozgarria da hala gertatu izana. Bere Wary + Strange diskoari indarra dario. Eta behin […]
Hegazkin taldeak irekiko du gaurko saioa. Euren soinu sintetikoek 80 urteko oihartzuna badute, baina gaurkotuak, dotorezia handiz. Haize Beltzak du izena euren azken grabazioa. Bertatik bi abesti. Telmo Trenor DJak Z8rtziko izeneko diskoa kaleratu berri du. Testura musikalak, giro sonoroak, egoera animikoak. Disfrutatzeko. Jon Maia hurrengoa. Urte hauetan guztietan musikari […]
Lehenbiziko gonbidatua -GAILU proiektua izango da. Bertan musikari ezagunek hartzen dute parte: Mikel eta Okene Abrego eta Xabier Olazabal “Drake”. Beste proiektu askotan ikusi ditugun musikariak dira eta oraingo honetan Begiak, Egiak Ba Ote? diskoarekin datoz, sanplerrak eta rocka. Hurrengoa Gari. Hertzainak taldeko abeslari bezala aurkezten duten arren, bere bakarkako […]
Seiurte taldeak euren zazpigarren diskoarekin datoz egun hauetan, Cabo Cañaveral izena jarri diote eta bertan zortzi abesti, hain gustuko ditugun taldearen ezaugarri guztiak agertzen dira: gitarra zainduak, koru gardenak eta indarra. Indigo de Souza musikari amerikarraren abestien hondoan kirrinka aztoragarri bat ager daiteke, ia beti agertzen dira soinu lakarrak bere […]
Liher taldeak emango dio hasiera gaurko saioari. Euren azken diskoa, Eta Hutsa Zen Helmuga, energiaz beteta dator, 11 abesti bildu dituzte azken grabazio honetan, zein baino zein erakargarriago. Abesti bat besterik ezin dizut eman abesten du Birkite Alonsok (Birkit) “Azalak” izeneko abestian, Inertzia izeneko disko bikaineko abestietako bat. Ondo moldatutako […]
Saio honetako lehenengo minutuetan Birkit Birkite Alonso musikaria izango da gurekin. Arabarrak ibilbide luzea dauka, beti labanaren sorbatzean kulunka. Etenaldi luze baten ondoren berriz dugu lanean 2017an hasitako bidean beste urrats sendo batez, zorionekoak gu! Inertzia izena du 2021 honetan aurkeztu berri duen diskoak. Hegazkin taldeak bideo berri bat jarri […]
Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]
