Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak liburuxka aurkeztuko dute. Gaurko saioan aurkezpenean jasota ahotsak izan ditugu entzungai. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera […]

Gaur Lur ez da irratira hurbildu gaixorik dagoelako. Hodei kezkatuta dago. Ez daki zer egin dezaken bere lehengusina sendatzeko. Amama Felixak idei bat izan du. Zein ideia ote da? Jakiteko adi gaurkoa irratisaiora! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/04-gaurezdagoeskolarik-lur-gaixorik-dago.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]

Biharko egunari begira jarri gara Hizpidea saioan, foku guztiak Baionara begira izango dira biharkoan eta Foro sozial iraunkorreko koordinatzailea Agus Hernan izan da gurean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta biharko egunera heltzeko lan asko egin da. Biharko eguna denen garaipena izango da, Hernanen […]

Aste honetako Argia astekaria Diru Sarrerak bermatzeko errentari (DSBE) begira jarri da. Emakumeak dira DSBE jasotzen gehienak, 65 urtetik gorakoak batez ere, eta emakumeak eta etorkinak dira irizpideek gehien zanpatzen dituztenak, guzti honen berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Francois Ruffin kazetariak Nuit debout mugimenduaren sorreraren inguruko erreportajea idazti du […]

Emprendeudoreak edo Kapitalik gabeko enpresari ahulak izan ditugu mintzagai Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Azken urteetan langabetuen kontrako neurri politikoei gehitzen zaie irtenbide indibidualak (ez sozialak, ez politikoak) bilatzeko matraka : “ez duzu lana, sortu zure enpresa, nahiz eta inbertitzeko diruak ez izan”. Diskurtso neoliberal onari erantzuna emateko, bi autore izan […]