Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratiko lagunok elkarlanean Korrikaren Bilboko ibilbidearen jarraipena zuzenean egingo dugu ostegunean. 17:00ak aldera Zorrotzako auzokideek hartuko dute lekukoa, eta ia bost orduz Bilboko auzo guztietatik ibili ostean Elorrietatik aterako da Korrika Sondikara bidea hartuz. Zuzeneko saio berezian konexio eta elkarrizketak izango ditugu, ibilbidearen berri eman, […]
Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunean, Kontsumobidek bere iazko memora argitaratu zuen, non EAEn izandako kontsumoko erreklamazio guztien estatistika zegoen. 2016an aurreko urtean baino %7,5 gutxiago izan ziren. Gaurko saioan estatistika hori gainbegiratuko dugu Jose Luis Segura EKA-ko kidearekin batera. Erreklamazio gehien sortzen dituzten atalei batez ere erreparatuz, eta Kontsumoko […]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan izan diren murrizten aurka, A25 Emakumeen Plazan zortzi lagunek hasitako mugarik gabeko gose grebaren hamahirugarren eguna dute gaur, hasierako zortzi horietatik hiruk jarraitzen dute aurrera. Egun hauetan hainbat gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoen babesa izan dute. Gurean izan da Agus Figal ekimeneko kidea. Gizarte eragile […]
Gaurko saioan Mikel Urdangarinen bista izan dugu. Estudioko lan berria argitaratu berri du, Margolaria deiturikoa. 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak. Luze hitzegin dugu Mikelekin, kantuen hitzez musikez eta musikan pintatzen jarraitzeaz. Biztzari eskainitako diskoa dela […]
Aste honetan, Samsungeko aurkezpenaz aparte, Telegrameko deiak probatu eta pirateriaren aurkako neurriak aztertu ditugu, saioaren zati bat bideoz grabatu eta Youtuben jarri dugun lehenengo aldi honetan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean218.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera bere lurralde gabe. Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, […]
Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du “seguru asko” helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa. Gaur gurean izan da Jone Goirizelaia, autuaren balorazioa egin digu, jaso berri dute eta egun hauetan ondo aztertu ostean helegitea jartzea aztertuko dute. Jone Goirizelaiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu […]
New Yorkeko portuaren aurrean dagoen Ellis Island izeneko uhartetxoa Amerikako Estatu Batuetara sartzeko ate ofiziala izan zen hirurogei urtez. Denbora horretan hamazazpi milioi etorkin sartu ziren Estatu Batuetara Ellis Islandetik. Haien artean euskaldun ugari ere baziren, Kanta hizpide honetan gogoratuko dugunez. Isle of Hope, Isle of Tears deritzan kantak Itxaropenaren […]
Gutxigatik gailendu zaio Lenin Moreno hautagaia Guillermo Lasso eskuindarrari. Bozen %51,15 jaso ditu eta haren aurkariak, berriz, %48,85. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu eta iruzurra salatu du. Gaurkoan Fakun Aznarez batu zaigu saiora eta Ekuadorreko hauteskundeak aztertu ditugu. Latino Amerikako ezkerreko mugimenduarentzat garrantzi bizi dute Ekuadorreko emaitzak, izan ere Venezuela […]
Euskadiko eragozpen fiskalerako plataformak militarismo-arloko gastu publikoaren “diru-xahuketa lotsagarria” salatu du, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren ondoan gauzatutako ekintza baten bidez. Ekintza ikusgarri horren bidez, parodia baten aldarrikapen eta umorezko ukitua jarri du. Aurreko izan da gurean. Euskadiko eragozpen fiskalerako plataforma “harri eta zur” azaldu da gastu militarren igoera “zentzugabea” […]
