Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da Wish You Were Here, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973). Diskoa, bertan agertu zen izen bereko abesti hau bezala, Syd Barret taldearen partaide ohiari egindako omenaldia da, haren gaixotasun mentalak taldea uztera behartu baitzuen zazpi urte arinago. […]
Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Hasieratik amaieraraino, epeltasuna eta giro ederra izan da. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu […]
Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa abiatu da, zalantzaz beterik dagoen arren, Joseba Barandiaranekin ikuspegi ekonomikotik aztertu dugu banaketa. Ikuspegi ekonomikotik, hiru dira konpondu beharreko gako nagusiak: etorkizuneko merkataritza itunak, finantza zerbitzuak eta eskulanaren mugikortasuna. Finantza zerbitzuak gakoa izango dira, izan ere Londreseko bankaren jarduera nagusia Londresen egiten da. […]
Hodei kezkatuta dago eskolan, jolastorduan mutilek ez diotelako haiekin futbolean jolasten uzten neska izateagatik. Amamak lasaitze aldera, hori bera gertatzen zitzaiola txikia zenean esan eta tristura uxatzeko tortilla zati bat ematen dio. Hodei askoz hobeto sentitu da Jan ostean eta lurrek ea tortilla magikoa zen galdetzen dio amamari Baina zein […]
HOGEI urte betetzear dago Bilbo Hiria. 1997.urtetik hona asko aldatu dira hedabideak. “Teknologiak izugarri erraztu du hedapen lana, lehenago eta arinago jaso dezakegu informazioa, hemengo eta milaka kilometrora gertatutakoa. Horrek eragina izan du gure irratian baliabide gehiago ditugu hartzailearengana heltzeko”, azaltzen du Ane Zabalak. “Baina, funtsean, irratiaren helburua berdina da; […]
Aspaldiko talde batekin hasi dugu saioa, Sly and The Family Stone famatuak, 1966an San Franciscon sortutako talde honek gauza asko irauli baitzituen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen musikan, estetikan eta jarreran, soul psikodelikoa deritzon generoan. Euren 1969ko Stand diskoari erreparatu diogu, bertako I Want to Take You Higher eta Stand […]
Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da […]
Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia izeneko saiakera plazaratu du EHAZE antzerkizale elkartearen eskutik. Gaurkoan Jaime Valverderekin Arestiren antzerkia aztertu dugu. Liburu horren hitzaurrean, Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi dira “metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez […]
Esta semana, ademais da actualidade dos últimos días e dunha boa axenda cultural, temos tamén dúas entrevistas ben interesantes. Hai un par de semanas estivo connosco Ledicia Costas en Bilbo e hoxe compartiremos convosco a estupenda entrevista que tivemos ocasión de lle facer. E falaremos tamén cun dos integrantes da […]
Jarraitzen dugu Artayorran 90eko hamarkada mitikoa gogoratzen; gaurko atalean orduko beste erreferentzia bat dakargu: KASHBAD (Sorkun Rubio, Gorka Lazkano, Gorka Sesma, Haritz Beristain “Ttiki”, Iban Jimenez). 90eko hamarkada zipiztindu zuten eta eredu izan ziren neska kantaria edukita. Hiru lan luze atera zuten 91tik 99ra arteko ibilbidean, “Kashbad” (1996), “Distantzia”(1997) eta […]
