Azken bi urteetan 760.000 eurotik gora eman ditu mailegutan Koop57 kooperatiba etikoak, eta 400.000 euro baino gehiago dituzte aurrezkitan. Bi kopuruak berdindu nahi dituzte orain, eta, horretarako, bazkidetza kanpaina hasi dute. Egun, 75 bazkidek osatzen dute kooperatiba. Gorka Julio et Liher Gonzalez koop57ko kideak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121_koop57_erreportaia.mp3 Deskargatu hemen.

30eko urteen bukaerara egin dugu atzera, Over the Rainbow kantua gogoratzeko. Zinemarako egindako kantuetan ederrenetakoa dugu, 1939an The Wizard of Oz filmerako soartutako kantu hau, jatorrizko abestirik onenari Oscar saria irabazitakoa. Musikaren egilea Harold Arlen izan zen, eta letrarena Yip Harburg. Denborarekin gay eta lesbianen askapen mugimenduaren ikur bilakatu ziren […]

Labetik atera berri!! Zea Mays-“Harro” eta Willis Drummond- “Tabula rasa”  aizkorakada berriekin datoz; azaroaren  eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian ; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock´n Roll!! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161118_artayorran_zeamays-willisdrummond.mp3 Deskargatu Hemen  

Aste honetan, Bilbo Hirian grabatutako saioan, hurrengo zatikizun digitalaren aurrerapena egiten dugu, Facebook eta WhatsApp arteko datuen partekatzeari utzi diotela iragartzen dugu eta kanon digitalaren indargabetzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Deskargatu hemen.

Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen […]

Bilboaldeko historia gomutara ekartzen hasita, hasieratik bertatik ekin beharko geniokeela pentsatu dugu. Alegia, eremu honetako lehenengo bizilagunengandik. Horretarako Artxanda aldera jo dugu, mendilerro apal  horretako tontor eta lepoen artean dauden monumentuen bila. Egin kontu, duela 5.000 urte altxatu zituzten. Irumugarrieta eta Gaztelukolandako trikuharriak eta tumuluak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161117_Gomutan04.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar, Santi Brouard eta Josu Muguruza Ezker Abertzaleko militanteen hilketen urteurreneko bezperan, Sortu alderdiak deituta, Bilbon arratsaldez manifestazioa egingo da, Izan zirelako gara. Gora Herria! lelopean. Sortuko kide Arkaitz Rodriguez elkarrizketatu dugu. Sortu birfundazio prozesuan murgilduta dagoenean  heltzen da Azaroaren 20 testuinguru berezia da Sortu alderdiarentzat. Sortuk helburutzat duen “Euskal […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]