Mikel Inunziaga INUN (Zornotza, 1983) “Da Nola” (Autoprod, 2016) estudioko bigarren lanagaz dator; irratira etorri zaigu berbetan eta zuzenean ere jo digu kanta bat. “Berreginez” kaleratu zuen 2014an eta bigarren lan sendoagoagaz dator. “…ez da zer, da nola.” https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161104_artayorran_inun.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan Soinugela saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Eliades Ochoa, musikari kubatar handiaren “Estoy como nunca” izan da. Jarraian, astero ez baina noizbeinka egingo dugun “Theme Time” deituriko atala aurkeztu dugu. Tarte berri honetan, gai, hitz, edo loturaren bat ardatz izango dituzten kantuak jarriko ditugu. Gaurkoan, kantu guztien ardatz, […]
Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lan berria “Lurpekhariä” deiturikoa. Gaurkoan Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu ‘ Gaur’ deiturikoa. 9 abestiz osatutako bilduma izango da. 2012an argitaratu zuten azken lana, bosgarren lana izango da. Berritasunak dakartza lanak, Bonberenean grabatu dute lana, Karlos Osinagarekin. Disko berriak aldaketa dakarrela esan digu […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak. Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu […]
Deustualdeko Prest aldizkariaren berri eman digu Lur Mallea zuzendariak. Urriko zenbakian Ramon Barea aktoreari eginiko elkarrizketa eraman dute azalera. Azken urteetan bi sari handi jaso ditu eta horiek aitzakia hartuta lasai eta luze hitz egin dute aktorearekin. Bestetik 60 urte bete ditu aurten San Inazio Beisbol Klubak, eta beisboleko Ohorezko […]
Larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte hegoaldeko hiriburuetan Ttip eta Ceta itunen aurka. Herriek erabaki lelopean hainbat ekitaldi burutuko dira. Irati Siernak eman digu honen berri. Akordioak estatu eta herritarren gainetik eginikoak direla salatu dute, hau da, enpresa handiek negoziatutako merkataritza tratuak dira. Dagoeneko martxan daudela dioten arren, gelditu daitezke Irati Sienra […]
Kantu lasaiak eta intimoak bildu ditu Su Ta gar taldeak Maitasunari pasioz deituriko lan berrian. Su ta Garren esentzia gordetzen dute kantuak baina lasaiagoak dira. Oraingo honetan kantuak pianoarekin konpasatu dituzte. Horretako bi, Erresistentziara kondenatuak eta Bazoaz, gitarrarako egokitu ditu gero. Udaberrian argitaratu nahi zuten baina osasun arazoak direla orain […]
Hizpidea saioan Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Euskal preso politikoen senide diren 185 adingabekok pairatzen dituzte dispertsio politikaren ondorioak Bizkaian. Errealitate horrekin, haien senideak ikusteko ehunka kilometro bidaiatzera derrigortuak dira, haien garapen pertsonal, sozial eta afektiboan sortzen dituen ondorioak sufrituz, baita osasun zein ikasketa errendimenduan. Horren inguruan hitz […]
Aurrera doa joan Bizkaiko txapelketa, eta zapatuan Leioan izan genuen aukera bertsolarien kantuez gozatzeko. Finalaurrekoen atarian, azken-aurreko kanporaketa izan zuten taulagaineko protagonistek; bertan, Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen garaile, eta seigarren sailkatu zen Joseba Barandiaran potojorrankidea (gaurko Potto saioan bisitari izan dugun laguna). Gaurko Potto-n, bada, Leioako kanporaketa aletu dugu Josu […]
Argia astekariak asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Aste honetako erreportaje nagusia, negoziazio kolektiboan sindikatu eta patronalaren arteko blokeoaren arrazoiak aztertu dituzte. Confebaskek CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Bestetik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge […]
