Aste honetan BIME Hack Day-ra mugitu gara saioa egiteko. Han, denetariko enpresak topatu ditugu, eta haien artean, Dronak-en lan egiten duen Alex-ekin hitz egin dugu saioaren bigarren atalan. Lehenengoan, aldiz, Apple eta Nintendoren aurkezpenak aztertu ditugu, beste berri batzuen artean. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, […]

Gaurko saioan U2 taldea izan da protagonista, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy sari irabazi dituzte. U2ren One kantuaren inguruko bertsioak entzun ditugu, Rolling Stone aldizkariak historiako kantuen zerrendan 26. postua eman zion 1982an grabatu zuten kantu honi. Honako […]

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian,Lander Arbelaitz kazetariak aipatu digu astekariko errepasoan. Bestetik  Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira  eginikoaren inguruko […]

Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian,  Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal […]

Rafa Ruedak aspaldiko lagun baten disko berria ekarri digu,  Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari da gertatzen hor deiturikoa. Badira urte batzuk ez duela diskorik argitaratu, aurrekoa marginalia deiturikoa, nahiz eta tartean hainbat gauza egin dituen, esaterako Angel Unzuruken eginiko lana. Diskoa ohiko kolaboratzaileekin egin du, Miguel Ramirez, Nacho Beltran, […]

Euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak ekarri dizkigu Iruñeko berriak. Asteartean gizon bat hil zen Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian. Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zeudela, konturatu ziren gizonak ez zuela arnasik hartzen, hura suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen. Gara egunkariak gaur bertan zabaldu du hildakoaren izena: Elhadji […]

Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia. Egunero alkarregaz leloarekin, ikasturte honetan beteko dituen 50 urteetan oztopoak zelan gainditu dituzten eta gaur egun ikastola zelan sortzen duten azpimarratu nahi du Larramendi ikastolak. Atzo aurkeztu zen Ibiladia Bilboko Kafe antzokian,Mungiako ikastolak antolatuko duen bigarren Ibilaldia izango da datorren urtekoa; 1998an hartu […]

Atzo aurkeztu zen Biba! Kulturaren aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa, Bilboko erronda kalean. Biba tresna gisa aurkeztu dute, espazio kulturala zabaldu eta euskal kultura herritarren eskura jarriko dituena. Aurkezpen ekitaldian ondokoek parte hartu dute, Bilboko kultur eragilez betetako Biba lokalean: Oihana Bartra, Lutxo Egia, Ruben Nieto eta Arma Bayer. Kultur […]

Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu […]