2015 urtea. Mendi lasterketak ez dira oraindik debekatu Euskal Herrian, eta ez gara herrialde independente ez eta feminista ere. 2015 urtea. Martin Larralde eta Sarrionaindia ez dira etxera itzuli, eta itzuli izan balira zer… 2015 urtea. Napoleon txerriak ez gaitu denak PACMA bozkatzeko konbentzitu; bai, ordea, UPyDk baino gehiago antza. […]

1

Dudarik ez da Muriel Casals izan dela Kataluniako gizartegintzan eta politikagintzan azken urteotan sortu den pertsona gailen eta eraginkorrenetako bat, subiranotasuna erdiesteko lanari dagokionez, batik bat. Zoritxarreko istripu baten ondorioz hil delarik, gaurko irratsaioan haren ibilbide sozial eta politikoaren une garrantzitsuenak oroitarazi nahi izan ditugu ANC Kataluniako BIltzar Nazionalaren Euskal […]

Hamabostean behin Joseba Barandiaran ekonomia adituarekin mintzatu ohi gara, denbora epe horretan ekonomia arloak ekarri dituen albiste nagusien iruzkina eginez. Gaurkoan, Europako burtsak, ekonomiaren ezegonkortasuna dela medio, azken boladan agertzen ari diren gorabeherak hartu ditu aiputan Josebak. Horren ondotik, Eroski kooperatibaz jardun du, zorrak kitatze aldera zenbait saltoki saldu dituela […]

Iaz antolatu zituzten jardunaldien arrakasta ikusirik, Bilboko Bilgune Feminista otsailean zehar 2. Jardunaldi Feministak burutzen ari da “Izan burujabe, Izan aske!” izenburupean. Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait ekimen, feminismoaren kezkak eta helburuak plazaratzeko asmoz. Hizpidea irratsaioan Bilboko Bilgune Feministaren kide den Maider Gonzalezek ederki azaldu dizkigu jardunaldion nondik norakoak […]

Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, […]

Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160213zeingouasteburuan.mp3 Deskargatu hemen

Capítol 22: Per Carnaval, tot s’hi val. Editorialean Carnestoltes jaiaren jatorria eta egutegian duen kokapen aldakorra azaldu eta Desde abajo txotxongilo taldeari elkartasuna adierazi diogu. El calaix de l’absurd atalean gogoratu ditugu aratuste zapatuan  Bilboko zazpi kaleetan ikusi genituen mozorroak, eta auzokideen artean mintzagai diren eguneroko kontuez jarduten amaitu dugu. […]