Sardiña freeskueee!! Peiremans+(N,G), Bobxatar (L), Guda Dantza (B), ZOO (L), Hozten(B), ZEZE (L), Liher (G), Lenao(G) eta Eraso!(G). On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160211artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Saioaren lehen zatian Jefferson Airplane hil berri den Paul Kantner gitarra jotzailearen taldea entzun dugu, baita Belako eta Lee “scratch”Perry ere. Bigarren zatian, Pedro Eliasek, Lou Topeten “Kantu bat gutxiago” CDko lau kantu eta haien jatorrizko bertsioak aipatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160211soinugelajefferson.mp3 Deskargatu hemen
Saio honetan animaliak hartu ditugu hizpide eta, haiei buruz mintzatu garen beste zenbaitetan bezala, Juan Ignacio Pérez Iglesias irakaslearen laguntza izan dugu. Oraingoan hotzak eta beroak animaliengan zenbaterainoko eragina duten kontatzera etorri zaigu. Lehen-lehenik, beroa trukatzeko dauden moduez jardun du (eroapena, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa), eta, horren ostean, homeotermia zer […]
Gune Irekikoetan (Open Space) ezagutu izan dugu, eta orain OSELE.16an bidaide gabiltza. Donostiarra Lasarten bizi, eta Ibon Burgoa saioko teknikariak argi ikusi duenez, “saltserue”. Musika taldeetan ibilitakoa eta orain beste abenturatxo batenbateriari ekiteko irrikitan; bestalde, energia tarifarik merkeenak aukeratzen laguntzen enpresei; baita kultura herritarrengana zabaltzen aspaldian Xpressionk! elkartean,… eta 2014tik-edo […]
Nafarroan ere bada bertso-txapelketarik, Bardoak ekimena ospatzen ari baitira lurralde osoan barna. Taldeka antolatuta, Nafarroako bertso-eskolak ari dira parte hartzen ekimen-txapelketa honetan, eta Pottoko lagunek hara eraman gaituzte, txapelketa horretako saioetan izan diren kontuak bertso-doinuen bidez. Nafarroatik Bizkaiko Zeani herrirako saltoa egin dute gero, eta bertan izan den bertso-jaialdi mundiala […]
Lomce legeak babesturik, EAEko hezkuntza sarean ezarri nahi duten azterketa bidezko ebaluazio sistema aztertu eta eta kritikatu du LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduraduna den Ruben Iglesiasek. Estatuak inposatutako ebaluazio sistema horrek gure hezkuntza ereduari eta, batez ere,gure haurrei dakarzkien kalteak azpimarratu ditu gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160210hizpidearubeniglesias.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinean Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barzenarekin mintzatu gara Garoñako zentral nuklearrak 1971n sortu zenetik egungo egunera arte izan duen bilakaeraz. Nolabait esan, zentral onek bere ibilbide luzean —bere tipologian Europako zentral nuklearrik zaharrena da— izan dituen gorabehera, erabilera aldaketa eta kalapita iturri guztien kronologia labur bezain zehatza […]
Hamabostean behin ohi dugunez, gaurkoan Jon Bernat Zubiri EHU-ko ekonomia irakaslearekin hitz egin dugu ekonomia arloko gaiez. Astean 35 orduko lanaldia egitearen inguruan patronala eta sindikatuen artean sortu diren tirabirak izan dira abiapuntua. Elkarrizketan barrena Jon Bernat Zubirik banan-banan errepasatu ditu lanaldia astean bost orduz laburtzeak dakartzan abantailak, langileen bizi […]
Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta “Elfoen erregea”. Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi. Sarrera eta ahotsa: Ana Morales. Edizioa: Jasone Larrinaga. Doinu guztiak freesound. org webgunetik hartukoak, amaierako abestia izan […]
Egun handia, gaur Gabriel Aresti euskaltegian eta jaiaren berri ematera etorri zaizkigu irratira Amaia, Irina, Aritz… mozorrotuta etorri ere eta haien mozorroen berri eta eguneko egitarauaren berri eman digute. Moztu etsipenarekin, moztu nagusiarekin dituzun harreman eskasak, moztu ilea… Moztu da aurtengo inauterietako gaia, eta zerekin moztuko duzu zuk? https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160205solasgabrielarestikoikasleak.mp3 Deskargatu […]
