Roscoe Holcomb ‘The High Lonesome sound’ Utzi zure burua Kentucky ekialdeko Appalachia mendien eskualdera bidaiatzen, Daisy izeneko herrira zehazki. Bertan etxeko arkupean esertzen zen Roscoe Holcomb, bere gitarra edo banjoa hartu eta inguruetako doinuak kantatuz modu batean guztiz talka egiten zuena orduko modernidadearen haizeekin. Bob Dylanek esan zuen, “… badu […]

Mikel Urbeltz musikariak Bilbo Hiria irratian egiten duen Baskistan irratsaioa martxan dago beste urte batez. Gainera, esan behar dizuegu aurten formato berrian datorkigula: aurrerantzean, ordu bikoa barik, ordubetekoa izango da Mikel Urbeltzen emanaldia, astelehenero, arratsaldeko 18,00etan hasita. Eta behin zuzenean eskaini eta gero, bilbohiria.com-era pasatuko dugu, jakina. Hauxe duzue aurtengo […]

Izenetik besterik irudi lukeen arren, Bulgariakoak ditugu Together Again (Elkarrekin berriz) taldea osatzen duten lau lagunak: Ivo Papasov, Yuri Yunakov, Neshko Neshev eta Salif Ali. Lau ijito musikariok jazz eta rock doinuak entzuten zituzten ezkutuan, sobietarren menderakuntzaren garaian, hau agintarien gustuko kontua izan ez arren. Laster doinu haiekin esperimentatzen hasi […]

Gaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo […]

Sustraidun musikaren mapamundia irudikatzen duen Baskistan irratsaioaren azken emanaldian ohi bezain ibiltari aritu zaigu Mikel Urbeltz. Laburpen gisa, esan genezake Afrika mendebaldean eta Ipar Europan ibili zaigula oraingo honetan. Lehen orduko monografikoan Mali aldera eramango gaitu, bertako musikaririk handienetako batek, Toumani Diabatek, Symmetric Orchestrarekin grabatutako Boulevard de L´Independance (Independentziaren Pasealekua) […]

Bluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea […]

Talentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan […]

Ijitoak, India aldean sortu omen zen herria, geroztik munduan barrena barreiatu zena eta bere kultura tokian tokiko kulturarekin bateratzen jakin izan duena. Baita musikan ere. Loyko errusiar folk taldea horren adibide nabaria dugu, euren musikan bertako ijitoen aire, doinu eta oihartzunak ekartzen baitizkigute. Loyko Maximo Gorkiren kontakizun labur batean protagonista […]

Asteon klarinetea izan dugu Baskistan saioaren gidaria. Hüsnü Senlendirici turkiar klarinetejolea 1976an jaio zen musikari familia baten altzoan –aitak eta aitona biek klarinetea eta tronpeta jotzen zituzten– eta gaztetatik klarineteaz sustraidun musika jotzeari ekin zion berak. Disko ugari eman ditu argitara Laço Tayfa bere taldearekin, baina oraingo honetan bakarlari gisa […]