Ingurumen ministroak. estatu gehienetan egun ingurumen ministeritzak egotea eta ingurumen politikoak egotea azken urteotako borroka ekologistaren ondorioa da. Horrek ez du esan nahi ingurumen politika horiek ekologistak izango direnik. Izan ere, askotan energia enpresei lotuak dira ministroak eurak eta enpresa horien aldekoak euren politikak. Azkenaldion, klima aldaketari aurre egiteko hartutako […]

Euskaraldia zela eta, irratikideek galdetu digute: “Zertan dira antzekoak euskara eta ekologia? Bada loturarik?” Noam Chomskyk eta beste batzuek diotenez, lengoaiaren inguruan ez da askorik aurreratu azken urteotan. Chomskyren arabera, seguraski ez da egongo aurrerantzean jakintzaren arlo horretan aurrerapen handirik, horretarako oztopo praktiko eta etikoak daudelako. Dakigunez, burmuinetik datorkigu mintzorako […]

Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]

Sarrikoko fakultatean izandako liburu-aurkezpen bat hizpide izan dute Josu Larrinagak eta Iñaki Barcenak. Ekosozialismoaren inguruko liburua zen, Las cenizas de Prometeo, Quim Semperek idatzia. Aurkezpen-ekitaldian bertan present zegoen pianoa bezala, denok hurbiltzen ikusten dugun kolapsoa dago ostertzean, geldiezina dirudien eta etsipenez onartzen duguna, etengabeko hazkundeari uko egin ezin… ala nahi […]

NBEk antolatutako COP gailurra, ez da jada “klima aldaketarena”, berez klima etengabe aldatzen ari delako. Horren ordez, klima krisiaz edo klima larrialdiaz hitz egiten da. Gaurko saioan Txileri buruz mintzatu gara, sasoi gogorrak bizitzen ari baita Hego Amerikako herrialdea. Abenduko COP konferentzia bertan egitekoa zen, baina, Piñeraren gobernuaren aurkako matxinadak […]

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Noraezean doan gizartean zibilizazio-krisi nabaria. Zientziaren eta ekologismoaren aldetik zer analisi eta irtenbide eskaintzen diren begiratuko dugu. Egoera ekosistemiko larrian, Lur planetako hainbat bazterretan kolapso horren adierazpen anitz agertzen ari dira etengabe. Ekologismoak planteatzen duen kolapsoa eta haren aurka proposatzen dituen estrategiak aztertu ditugu. Adibide bat dugu Ecologistas en Accion […]

Ekologismoaren inguruko ikuspegi zenbait aztertu ditugu azkenaldion. Gaurkoan ekologia politikoa izango dugu hizpide, izan ere, Josuk eta Iñakik Ekopol ikerketa taldean parte hartzen dute, bi kontzeptuak uztartzen dituena. Katalunian ekoiten den aldizkari baten izena ere bada Ecología Política, eta Iñakik aspaldion parte hartzen du aldizkari horretan. Soziologia eta sozialismoa inork […]