Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]

Desazkundea, Wikipediaren arabera, “politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa”. Etengabeko hazkundearen paradigman mugitu dira XX. mendearen lehen erdiko pentsamendu politiko guztiak, sakratua zen, nolabait, eskuin eta ezker, sistema kapitalista zein sozialistan. Petrolioaren […]

Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke basoak eta naturako pizti, landare eta bestelako izakiak mantentzeko, gure osasunerako, ondo bizi gaitezen, mantendu behar dira eremu naturalak. Hainbat izakiri euren bizilekuak kenduz gero, gizakiak bizi diren inguruetara hurbiltzen dira eta, besteak beste, epidemiak sor daitezke horren ondorioz. Euskal […]

Gaurkoan Josuk prometeismoaren inguruko saio honen bosgarren alea ekarri digu. Aurretik neoliberalismoa, azelerazionismoa eta ziberkomunismoa aztertu ondoren. Oraingoan ziberanarkismoa aipatuko dugu. Europan anarkismoa sozialismoarekin batera sortu zen, etengabeko eztabaidan, baina beti ere ezkerrean kokatuta eta kolektibismoaren alde eta jabetza pribatuaren kontrako bidean, Proudhon-engandik hasita. AEBetan, ordea, azken urteotan sortu da […]

Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du […]

Josuk gaur Lost in Translation filma ekarri du gogora, Lost in Transition gaia proposatuta. Klima larrialdian egonda, erregai fosiletan oinarritutako energia eredutik berriztagarrietan oinarritutakora igarotzeko trantsizio aldian, enpresa handi batzuk bere nagusitasuna betikotzeko kokatu nahi dute euren burua, tartaren zati ahalik eta handiena lortzeko. Izan ere, gaurkoz, planteatzen ari den […]

Zaldibarko zabortegian gertatutakoan oinarrituta, Hondamendia antzezlana taularatu zuten, Harkaitz Canoren testu batean oinarrituta eta, berau gauzatzeko, Artedrama eta Axut! taldeak batuta. Gure sistema politiko eta mediatikoari kritika egiten dio antzerki lan honek, 2020ko hasieran kokatua eta erizainak, kazetariak, enpresariak, dantzariak, politikariak,  zaborpean geratutakoen senideak ageri dira. Gogora dezagun 2020ko otsailean […]

Gaurkoan Josuk, 2022an zendutako teoria ekologisten inguruko bi erreferentziazko gizon ekarri dizkigu hizpidera: James Lovelock eta Bruno Latour.  James Lovelock 103 urte zituela hil zen, asmatzaile-sortzailea zen, ibilbide akademiko gutxikoa, baina CFC detektagailuaz gain, GAIA teoriaren sortzaileetakoa izateagatik (bere bikotekide Lynn Margulis-ekin batera), Lurra bere burua erregulatzen duen sistema dela […]

Gaurkoan hazkundearen mugak ekarri ditu hizpidera Iñakik. 1972an, Donella Meadows eta beste hainbat kide barne hartzen zituen MITeko 17 zientzialariko talde batek Erromako Klubarentzat txostena egin zuten, hazkundearen mugen inguruan. Baliabide naturalak ezin dira, populazioarekin batera, etengabe hazi, finitoak dira, eta mugatua da ekosistemen ahalmena giza jardueraren maila handiei eusteko. […]