Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero […]
Hauxe gure Lurra
Lurra hizpide duen saioa, ekologismoaren betaurrekoekin begiratzen diegu gure planetan gizakiok eragindako arazoei. Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga hizlari, astero gai baten inguruan jardungo dugu,
Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]
Hidrogenoa energia gordetzeko panazea bezala aurkezten zaigu: konbustible garbia da, erretzean ura besterik sortzen ez duena… Baina hura sortzeko energia izan daiteke erregai fosiletatik etorritakoa. Adibidez, biomasa erabiliz, hidrogenoa sor daiteke, baina horretarako gure oihanetako egurra erabiltzen bada ez da batere berdea izango. Hidrogeno “berdea” sortzeko elektrizitatea erabiltzen denean, alegia, […]
Iñakik ekarri digu gaur ekofaxismoaren eztabaida. Gero eta gehiago entzuten dugu hori badatorrela, populismo eskuindarraren eskutik. Gobernuan zirela, naziek Alemanian eta Falangistek Espainian, neurri ekologista batzuk proposatu zituzten, baina gaur egungo faxismoak ez du horrelako ezaugarririk. Latinoamerikan, AEBetan, Europan. Batetik, lurralde faxismoa dago, barrukoentzat eskubideak eta kanpokoentzat hesiak; bestetik, Faxismo […]
Solastalgia ekarri digu mahaigainera Iñaki Barcenak gaurkoan. Lehengo batean ekoantsietateaz mintzatu ginen, eta hau antzeko kontzeptua dugu. Glenn Albrecht filosofo australiarrak sortu zuen, eta bere giza jardueren edo klimaren eraginez, lurralde batean izaten diren aldaketa suntsitzaileen ondorioz, bertako populazioan gertatzen diren nahasmendu psikologikoen multzoa bezala definitzen da solastalgia kontzeptua. Ezagutu […]
Euskal ekofake bat izan daitekeena topatu zuela esan digu Josuk, 2024ko maiatzean Juan Martin Elexpuruk BERRIAn argitaratutako artikuluaren harira. Euskal negazionismoaren giroan jada kokatutako iritzien artean (txertoen aurkakoak, Veleiako aztarnategiko ustezko euskarazko ostraken egiazkotasuna defendatzen dutenak eta beste) bada, egon, beste hainbat lekutan bezala, klima aldaketa antropikoa edo gizakiak eragindakoa […]
Garai batean energia nuklearraren eta energia-iturri fosil kutsagarrien alternatiba garbi eta ekologikotzat hartzen zen energia eolikoa. Egun, aldiz, gero eta eskualde gehiagotan ikusten ditugu parke eolikoen errefusa aldarrikatzen duten mugimenduak. Haize errota gero eta handiagoak daude gure mendietan, gero eta eragin handiagoa duten parkeetan eta, beraz, naturguneak gehiago suntsitzen dituzten […]
Hainbat prometeismo aztertu ditugu hemen, gure saioan, eta gaur horietako beste bat ekarri digu Josu Larrinagak, prometeismoen zerrendara gehitzeko: teknopopulismoa. Printzioz kontrajarriak diruditen bi termino biltzen dituen praktika politikoa: teknokrazia eta populismoa. Christopher J. Bickertonek eta Carlo Invernizzik 2024ko Tecnopopulismo liburuan diotenez, aldi berean adituen jakintzari eta herriaren nahiari kasu […]
Gaurkoan, adimen artifiziala mahaigaineratu du Josuk, gizartean izango dituen eragin posibleak aztertzeko, Juan Luis Zabalak idatzitako Dimisioa nobela abiapuntutzat hartuta. Nobela utopiko/distopiko horretan azaltzen da nola, adimen artifizialaren garapenaren testuinguruan, gizakiok amore ematen diogun gauza asko aldatzeari, garapenari, ekinbideari, adimen artifizialak gidatutako gobernu bati agintzen utzita… Beldurrak eta susmoak egon […]
Traktoreak ekarri ditu hizpidea gaur Josu Larrinagak, izan ere, Manuel Casal Lodeirok abere trakzioa aldarrikatzen du, sustengarria, polifuntzionala eta eraginkorra dela, baina Antorio Turielek dioenez, tamaina handiko nekazaritzan uzta-makinak eta traktoreak elikatzeko esplotazioen %25 biodiesela ekoiztera dedikatzea proposatzen du. Gaur egungo nekazaritza konbentzionalaren ikurra bihurtu da traktorea, baita aldarrikapenetan erabiltzekoa […]
