Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara […]

Hatxe pianistak eta sortzaileak, Idoia Hernandezek biharren lana aurkeztu digu Panpin hautsien dantza deiturikoa. Lau kantuz osatutako EP bat da: Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustutzeko saiakera bat da disko hau. Askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin betetzeko nahi batetik abiatzen da. […]

1

Hilabete batzuk dira gure eskuetara iritsi zela Mikel Ayllonen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburua. Mesanotxean zain egon da, izenburu iradokitzaileak azkenean harrapatu gaitu eta irentsi dugu. Ipuin liburua dugu, 2020an Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazitakoa eta, horren inguruan mintzatzeko Mikel Ayllon bera izan da gurekin. Sei kontakizun batu ditu […]

Barruan zuen iruditeriatik abiatuta sortu du Erika Olaizolak ‘Panpina’ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Susa argitaletxeko Ganbilak ekarri du liburura Panpina unibertsoa. Erika Rooibos da antzezlanean, Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Liburuaren eta antzezlearen inguruan […]

1

Modus Operandi taldeak bigarren lana argitaratu du. “Dantza gaitezen hil arte” mezu argia dakarrena talde arabarrak. Diskoaren izenak dantza egitera bultzatzen gaitu eta baita barruan dituen 10 kantuetako bakoitzak ere.Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslaria  izan da gurean. 2021ean, momentuz urtarrilaren 15ean dute beren emanaldi bakarra Bilboko Santana 27 aretoan. […]

Basolatik berri onik ez komikia aurkeztu berri dute, esku tartean dugula Joseba Larratxerekin berba egin dugu.  ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Asisko Urmenetak eta  Joseba Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. Erdi aro fantastiko bat agertzen zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/201110_piper_BalsolatikBerriOnikEZ.mp3 Deskargatu […]

1

Gaurko saioan Nogen taldeko Eider batu zaigu. Bederatzi kantu bildu dituzte disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen “eboluzio naturala” islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Abenduaren 4ean aurrekoa bukatu zuten leku berean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. aurreko lanarekin egin bezala, danierara jo dute disko […]