Gaur EHUko Bizkaia aretoan ikusi ahal izango dugu “PORNO vs AFRODITA (edo I #gorkaurbizu)” Benetan Be Teatroaren bigarren ikuskizuna; aitzakia ederra Patricia Urrutiarekin berba egiteko. Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Kerobia binilo bikoitza ateraz hasi zuen urtea taldeak, ondoren 20. urtemuga ospatu zuten hiru kontzerturekin. , Abenduan ‘Hilak’ lan berria ere aurkeztu eta martxoan hasiko dute bira, Bilbon. Xabi Bandinirekin berba egin dugu. ‘HILAK’ Album honekin itzuli da KEROBIA. Zortzi abestien bidez taldeak etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako […]
Gaurkoan antzerkiaz jardungo dugu. Antzezlan bat ikusi eta taldean konpartitzea da Ikusleen klubaren helburua, Euskal Herriko antzerki zale elkarteak jarri du martxan. Horren inguruan berba egingo dugu eta Kamizkaz kolektiboaren azken sorkuntzaz Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. Urrian estreinatu zuten “HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI” antzezlana […]
Seiurte taldea bueltan da berriro ere, asko poztu gara kantu berriak ekarri dizkigutelako. 2021eko bukaera Cavo Cañaveral deituriko lana aurkeztu zuten. 25 urteko ibilbidean aurrera jarraitzen du berrizko taldean, gauzak okertzen badira ekaitzaren aurrean daudela diote kantu batean. Iokin seiurteko kidea etorri zaigu irratira. Zortzigarren lana eskuan duela, diskoa entzun […]
Pasadena sortu dute Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek, eta izen bera duen diskoa atera. Giro iluna iradokitzen duten zortzi kantu bildu dituzte, larunbatean Ondarroan aurkeztuko dute zuzenean. Piperpolisera etorri dira gaur. Proiektu bateratuetan lanean denbora daramaten bi artistak. Liberena kasu, bi disko izugarri utzi dizkigu “Ihesaldi handia” rekin […]
Bakarkako ibilbideko hirugarren diskoa argitaratu du aurten Iker Martinek, Bull Biainek, Joxeba Aranburuk, Iñigo Ugartek eta Jimmy Irizarrek osatzen duten Zaldi Herrenak talde laguntzailearekin batera. “Hegaldiak” da bere izenburua eta ostiralean Bilbon zuzenean aurkeztuko du. Gaurkoan piperpolisen izan da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220125_piper_iker_martinez.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Irati Jimenez idazlea gonbidatu dugu ‘Begiak zabalduko zaizkizue, literaturari buruzko elkarrizketa bat’ saiakeraz berba egiteko. Lau ataletan batu ditu Irati Jimenezek literaturari buruzko bere gogoeta eta hausnarketak; euskal letrei, literaturari, irakurleei eta idazleei, literaturaren zeremonian parte hartzen duten guztien inguruan berba egiten du, tonu eta modu oso erakargarrian. […]
Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin. Azken hamar urteetan idatzitako bederatzi ipuin biltzen ditu, eta Madrilen bizi den Lur emakume euskalduna da protagonista. Bederatzi ipuin biltzen ditu liburuak, eta ez dago guztiak lotzen dituen argumentu haririk, ipuinak autonomoak dira. Baina protagonista bera dugu eta hiru berdina. […]
Jakina da Piperpolistarrak antzerkizale amorratuak garela, hori dagoeneko entzule jakingo duzu. Horregatik saioa abiatzeko urte amaierarako antzerkiari loturiko argitalpenen inguruan mintzatuko gara. Oholtzatik liburura salto eginiko hitzez eta historiak edota taularatu gabeko hitzak ere izango ditugu hizpide. Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak bi argitapel egin ditu, ‘Miss Karaoke’ Oier Guillan eta […]
“Haize beltzak” da Hegazkin taldearen lanaren izena da. Gaurko saioa Isuo batu zaigu. Sei kantuko diskoa argitaratu dute, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa teknikariaren eskutik. Alayn Carazo eta Isuok osatzen dute taldea. Sintetizadoreak, gitarra eta ahotsa dituzte oinarri. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211130_piper_hegazkin.mp3 Deskargatu hemen.
