Hitzaren Eskolako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu zuten pasa den astean Dinamoa sormen-guneko kideek. Bertaratu eta Hitzaren eskolak ezagutzeko aukera izan dugu Xabier Gantzareinekin batera. Hitza bere ardatzean jarrita egiten du eskolak, ez da diziplina bat, ezta teknika bat ere, baizik eta hitza bera, ertz guztietatik. Sei hilabeteko eskola […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Bakarlari arrasatearrak bost abestiz osatutako lehen lana grabatu du Shot! estudioan, argitaratu berri du bere lehen diskoa. Bere gitarra eta ahotsa nagusitzen dira pianoz, gitarra elektrikoz, trikitiz eta baxuz apaindutako doinuetan. Ekiñe Casado txikitatik izan du musikarekin harremana lehenengo panderoa izan zuen bide lagun, Trikitixa etorri zan ondoren ate azkenean […]
Ernest Hemingway idazleak Euskal Herriarekin izan zuen harremana erakutsi nahi izan dute inauguratu berri duten “Heminway & Euskal Herria” erakusketan. Gernikako Euskal Herria Museoak ekoitzi eta Edorta Jimenezek komisariatu duen erakusketa 2022ko urtarrilaren 30a bitartean dago ikusgai. Edorta Jimenez idazlea izan da erakusketaren komisarioa izan ere urte asko darama Heminwayren […]
Musikarekin abiatu dugu saioa, Abereh taldearen “Joan etorria” diskoa ezagutu dugu. Erik Berganza musikari bizkaitarraren proiektua dugu Abereh. 2017an abiatu zuen bakarkako ibilbidea, beste hainbat taldetan aritutakoa dugu egun Estricallan taldean dabil ere. Baina zarata eta distortsioak alde batera utzi eta melodiak eta ahotsa nagusitu dira bere bakarkako ibilbidean. Maiatza […]
Gaurkoan Goitibera teatroko Ander Basaldua eta Saioa Iribarren izan ditugu. “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzezlanaz mintzatu gara. Ideia askeen defentsan bizia eman zuten emakumeei omenaldia egin nahi izan dute lan honekin. Antzezlan honetan Casilda Hernáez Vargas emakume euskaldun iraultzailearen bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz. Casilda […]
Garen Hori euskal balioen inguruan hausnartzeko eginiko liburua dugu Ana Urkizak eginikoa 16 sortzaileren hausnarketak jaso ditu. Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin? Ba al dugu euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik, irudirik? Eta zein […]
Addar taldea Bermeon sortu zen 2018an. Urtebetez abestiak landu eta gero, 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioetan bere lehen lana ekoitzi du: Sugarra. Orain udaberriarekin disko luzeagoa egin dute “Errautsak” deiturikoa, Gorka (ahotsa eta gitarra), Beñat (gitarra), Mikel (baxua) eta Imanolek (bateria) osatzen dute taldea. Gurean izan dira kantu berriak eta […]
Disko berria dugu esku tartean Eritz Furyaken berria EMADAN deiturikoa. Eneritz Furyaken estudioko hirugarren lanean murgiltzen gara gaurko saioan. Bost urte hasi baitzen bere bakarkako ibilbidea, eta orain bere soinu bereizgarria oinarri duen unibertso bat eraiki du, baina elektronikaren eraginak gehitu zaizkio. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210323_piper_Eneritz.mp3 Deskargatu hemen.
Paule Bilbao, Josu Gonzalez eta Gontzal Bilbao osatzen dute Arima talde. Igandean Bilbo zuzena izango dira aitzakia ederra saiora gonbidatzeko. Metamorphorsis EParekin ezagutu genituen, Bonberenean grabatutako lau kantu batu zituzten. Paule Bilbaorekin kantuak entzun eta ezagutu ditugu. Aurten Biluztasunez jantzita lana argitaratuko dute. Maiatzera itxaron beharko dugu, naiz eta aurrerapen […]
Sergek bere bigarren bakarka lana argitaratu berri du. Zortzi dira “Leihotik mundura” osatzen duten abestiak. Aurreko lanarekin alderatuta oraingoak hitzak bereak dira. , kantu bat osatzeko ‘Amaitu gabeko puzzlea’ kanturako, Gari Berasaluzeren testu bat erabili du Sergek. Eraso! zein Osso taldeekin zortzi disko argitaratu ondoren, hauxe dugu bere bakarkako bigarren […]
