1

Sutan 2014. urtearen erdialdean sortutako musika taldea da. Bilboko musika taldea dugu. 2019an lehenengo lana argitaratu zuten eta uda honekin batera ere “Nahiko bizirik” kantua argitaratu berri dute, Alain eta Aitor batu zaizkigu. Talderen ibilbideaz eta egungo egoeraz mintzatu gara beraiekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210907_piper_sutan.mp3 Deskargatu hemen.

Improtxou inprobisazioan oinarritutako umorezko ikuskizuna da, eta bost aktorek antzezten dute, aldi berean zeremonia maisuak. Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri, Leire Orbe Ismael Pereira eta Diego Perez izango dira oraingoan gidariak. Igandean Bilboko Areatzan eskainiko, zer kontatuko duten oraindik ez dakigu, Horregatik antzerkiaren jolasaz berba egiteko Mitxel Santamarina gonbidatu dugu. Inprobisazioan […]

Tribiz baserri galdue antzezlana ikusteko aukera izan genuen aurreko astean. Jon Ander Urrestiren lana dugu, bere familiaren Tribiz baserriaren istorioa ekarri digu oholtzara. Familiako istorio konkretutik gai unibertsala ekarri digu taula gainera, gure ondareen inguruko hausnarketa, bizitza ikusteko eta bizitzeko emandako aldaketak, belaunaldien arteko saltoak… lana eta bizitza, bizitzeko eta […]

Silitia taldea ezagutzeko aukera izan dugu saioan. Xabi eta Ibaik osatzen dute taldea 2018an hasi ziren musikarekin jolasean eta argitaratu berri dute “Agata” deituriko lanaz berba egin dugu beraiekin. Dantzarako gonbita eta umorez zipriztindutako kantuak sortu dituzte. Diskoa  osorik autogestionatu dute, konposiziotik, letretatik, grabaziotik, produkziotik hasi eta masterreraino. Silitiako eragiketa […]

1

  Gaurkoan bi proposamen eszeniko izan ditugu saioan. Harrobi dantza bertikal konpaniak “Harria herria” ikuskizuna entrenatuko du Kalealdia jaialdian. 2019an, “Harria herria” bideo dantza lehen filma egin zuten eta hainbat sari jaso ostean zuzeneko ikuskizunera moldatu dute. Oreka tx-ren musikarekin emakumea izango da protagonista, dantza egiten duena, eskalatzen duen emakumea, […]

1

Oholtzatik datoz gure gaurko gonbidatuak, edo hobe esanda oholtzan ikusi ahal izango ditugu beraien azken lanak. Bi antzezlan protagonista gaurko kultur artefaktuak. Batetik xake produkzioen “Fadoak entzuten zituen gizona” Bilbo izango dira eta bestetik Lurrun Minez Getxoan muxikaberrin izango direnak. Fadoak entzuten zituen gizona. Xake konpainiaren antzezlana dugu, asteburuan Larunbatean […]

1

“Bekatorosak”  liburu grafikoa Dom Campistron argitaratu berri duen liburua dugu gaurkoan bidelagun izango dugu Bilbo hiria irratian. Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza, baita homofobiaren aurkako aldarria bada liburua. Zazpi testigantza, zazpi elkarrizketa izenik gabe, adin ezberdinak dituzte, 50 urtetik gora ditu zaharrenak eta gazteenak 24 urte. Nafarroa […]

Apiril amaieran iritsi zen liburu dendetara Oihana Arana idazlearen poesia liburua: “Lazunak azkazaletan “(Susa, 2021). Oihana Aranaren  helduentzako lehenengo liburua da hauxe,  gazteak aspalditik du literaturarekiko harremana. Izan ere lehenago Portuak argitaratu zuen. “Izotzetan islatuak” euskal idazle gazteen bilduman ere kaleratuak zituen poema batzuk, “Lazunak azkazaletan” argitaratu aurretik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210608_piper_OihanaArana.mp3 Deskargatu […]

Ianire Aranzabe dago Esanezin egitasmoaren atzean. Musikari gonbidatu dugu gaurkoan>Bilbo Hiria irratira estreinako lan luzeaz berba egiteko, ‘Aireratzen’. Bidelagun izan dugu Ianire eta katuz katu hitzekin esan ezin denaren inguruan berba egin dugu. Musikak bestelako aukera ematen dio sortzaileari bizitako aldaketak azaleratzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210601_piper_Esanezin.mp3 Deskargatu hemen.