Aiko taldea jendea dantzan jartzen gogoz

AIKO Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ekimena jarriko du martxan Campos Elisios antzokian, urritik ekainera klaseak astero eskainiko dituzten dantza eta kantu ikastaro egonkorrak. Gaurkoan dantzaz mintzatu gara Sabin Bikandirekin. Dantzaldi Ibiltaria ekimenak azken hamarkadan 4.000 pertsona baino gehiago batu ditu. Dantza ikastaroa urriaren 2an, astelehenean, hasiko da, oinarrizko mailako klaseekin arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, eta maila aurreratukoekin 19:30etik 21:00etara. Campos Antzokiko Kupula Aretoak astelehen guztietan, ekainaren 18ra arte, jasoko du ekimena. Urrian gainera doakoa da. Informazio gehiago www.aikotaldea.eus.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Zuhaitzak ez du beldurrik” da Xabi San Sebastianen lan berria

og. Ira 28 , 2017
Zuhaitzak zerua urratuz gora dabiltza, gora,trabarik gabe gora …horrela kantatzen du Xabi San Sebastinek “Zuhaitza” kantuan. Lan berria du esku artean eta gaur izan da gurean, “Zuhaitzak ez du beldurrik” lana aurkezten. 2012an argitaratu zenuen azken diskoa , kostatu zaiola kontatu digu “ Berriro ere bere lekua topatzea”. Naturan sortutako […]

Honekin lotuak